Durangoko Azokak Gerediaga Elkartearen sortzaileei emango dio Argizaiola saria

argizaiola saria2Koldo Alzibar, Jesus Astigarraga, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jose Luis Lizundia, Carmen Miranda, Maria Arrate Salazar eta Leopoldo Zugaza Gerediaga Elkartearen sortzaileek jasoko dute aurten Durangoko Azokako Argizaiola saria. 

Franquismo bete-betean honelako ekitaldi bat sortzeagatik izandako kemena gogorarazi nahi izan dute aurtengo Argizaiola sariarekin.

1965eko azaroaren 1ean  antolatu zen lehen edizioa, Andra Mariaren basilikako arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte Gerediaga Elkarteak antolatutako lehenengo edizio horretan. Euren esanetan “Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea” zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariako elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu.

Gero, 1974. urtean Merkatu Plazan kokatu zuten lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. Gainera, hiru urtez jarraian, 1986tik 1988ra, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen, baina ez zuen antolatzaileek esperotako arrakatasta izan.

1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta orduztik urtero banatu da. Aurtengo kasuan Gerediaga Elkartearen sortzaileei ematea erabaki da.

Azkenik, hainbat leku aldaketaren ostean 2003. urtean Landako Erakustazoka-n  ezarri zuen kokalekua Durangoko azokak. Eta dagoeneko euskal kulturaren barnean data garrantsitsua bilakatu da Durangoko Azokarena.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Utzi zure Iruzkina