Elkar musikako udaberriko nobedadeak

Aguxtin Alkhat – Haizeen meneko    

aguxtin_alkhat2013.eko martxoan 6 kantuz osatutako IHES EGIN izeneko disko harrigarria aurkeztu ondoren, eta pasa den urtean ELKAR Estudioko Sesioetan parte hartu eta gero, aurtego udaberrian disko luzea argitaratuko du Nafarroa Behereko Heleta herriko Aguxtin Alkhat-ek ELKAR zigiluan.

Familiaren magaletik jaso du zuzen-zuzenean Aguxtin-ek tradizioaren indarra, Ernest bere aitarengandik batik bat. Bere lengoaia musikala pop-rockean oinarritzen duen arren, muinean Iparraldeko kantagintza lirikoaren ondorengoa da Heletako kantaria, kantu ederrak bezain hurbilak konposatzeko eta, bera talde eraginkorraren laguntzarekin, interpretazioan berezko nortasun eta estiloa erakusteko.

Aurrerapen abestia

 

Los bichos – Color hits – In bitter pink

color_hits bitter_pinkLos Bichos taldeak Oihuka diskoetxearekin kaleratu zituen bi albumen berargitalpen bermasterizatua. Color Hits (1989) lehengo aldiz CDan eta In bitter pink. Bi album atenporal moda eta etiketa ezberdinei aurre egin diena aktualitate izpirik galdu gabe.

 

 

 

Joserra Senperena – 9 Ganbera pieza    

joserra_senperenaMusikaren eta kantuen ahala, musikaren beraren sorkuntzan datza. Musikaren konposizioak duen indar abstraktua eta unibertsala da, batez ere, musikagintzan eta kantagintzan gabiltzanok egiten dugun guztiaren motorra.

Joserra Senperena (Donostia, 1965), musikari porrokatua dugu: duela 25 bat urte honetan hasi zenetik kolore, estilo eta bide ezberdinetako hainbat proiektu garrantzitsu eta gustagarritako konposizioan, moldaketan eta zuzendaritzan kolaboratu izan du (Bide Ertzean, Mikel Erentxun, Fito….). Horretaz gain, 7 disko sinatu ditu 99.etik, baita hainbat pelikula, dokumental zein antzezlanetarako musikak konposatu ere, beti melodia sujerikorraren atzetik, eskuzabal bezain setatsu.

Aurten, 7 musikarirentzat idatziriko ganbera proiektu distiratsua aurkeztuko digu. Lan zabala, melodikoa eta zoragarria, hizkuntza bakarra musika izanik, era berezi batez iristen zaiguna. Bederatzi tartez osaturik dator diskoa, zein baino zein harrigarriagoa, tinbre ezberdinez josiak eta melodia eskuragarrietan murgilduak.

 

Skasti – Maskarak    

Skasti - maskaraZarauztar talde honen sorreratik aurten 10 urte betetzen direnean, lan eta kanpaina sendoa aurkeztuko du Skasti-k.

Aguxtin Alkhat-ena bezala, pasa den urtean Elkar Estudioan antolatutako saioetatik atera da honako proiektua eta, biak estilo ezberdinetan gizarteratzen diren arren, elkarren artean amankomuneko eremu bat konpartitzen dute, batak zein besteak kantuak erabiltzen baitituzte mezu askatzaileak eta aldarrikatzaileak jaurtikitzeko,

eguzkiaren erreinuetan barna askatasunaren ostertzerantz nabigatzen duten belaontzi dotoreak bailiran.

Skastik indarra erakusten du erritmoan, erakargarritasun aparta melodietan eta erabakikortasuna ahotsaren tratamenduan.

Aurrerapen abestia

 

Elustondo

elustondo_anai_arrebakSoinu txikiaren munduak agortezina dirudi. Hain da errotua eta barreiatua Euskal Herrian, ezen aitzindariek landutako arrastoaren atzetik, milaka gazte ikusten baititugu gogotsu ikasten eta plazetan jotzen, “maisuek” egindako lanari jarraipena ekartzen.

Agurtzane Elustondo Legazpiko trikitilaria da, Laja handiaren ikasle eta ondorengoa. Bere jotzeko era, dena dela, berezkoa da, indarra eta dirdira digitazio bakoitzean, dantzan dagoenari erritmo zehatza markatuz eta geldirik dagoena dantzan jarriz.

Gazte-gaztetatik, anaia Jonekin erromerietan ibili ondoren, aurten argitaratuko du bere lehen diskoa, Martin trikitilariaren piezetan oinarrituta.

Soinu txikiaren publikoarentzat oso albiste baikorra, musika-tresnaren trasmisioan katebegi funtsezkoa baita.

           

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario