Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko du Victoria Eugeniako kontzertu berezian

Adarra Saria 2015Ruper Ordorikak ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, kontzertu berezi bezain ahaztezin bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Kontzertua Donostiako Udalak Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dion Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan eskainiko da.

Victoria Eugeniako emanaldi hau berezia izango da benetan. Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du.

Ruperrekin batera, musikari hauek arituko dira; Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua).

Emanaldi paregabea eta errepikaezina izango da.

Otsailaren 6an aurkeztu zuen bere azken lana antzoki horretan, eta, azkeneko urteetan egin ohi duen moduan, Victoria Eugenia beteta egon zen. Hori da edozein artistak jaso dezakeen saririk onena, publikoaren beroa eta bere kantuak maite dituzten entzuleen afektua.

Sari honekin 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko hartatik, gaur egun arte bere kantuen kalitateaz aparte, bere ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore gisa egin duen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.

Saihestu ezin den hitzordua.

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario