VIII. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa
Hemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak hamasei urte arteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Peru Magdalenaren “Lolo” ipuin labur argitaratugabea ilustratu beharko dute eta 10-13 urte bitarteko gaztetxoek, aldiz, Martintxo Altzueta ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute. Azkenik, 14-16 urte bitarteko gazteek “Eta kultura zer?” gaitzat hartuta komikia edo bineta bat sortu beharko dute. Beraz, lehiaketara ipuin idatziak, ilustrazioak zein komikiak aurkeztu behar dira.
Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan ia 6.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.
Noticias Relacionadas
- ← Patxi Zubizarreta: “Zaborraren gizartea da gurea, zaborrarekin zer egin ez dakiena…”
- Kontzertuak 2016-02-04 →