Aingeru Epaltza ‘Mendi-Joak’ Prentsaurrekoa.
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia
Mendiak baizik ez ditu bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: horra zer diren mendi-joak. Inguruko gailurrak etxeko gelak bezain ezagunak eta korritua dituzte; Pirinioetara joan ohi dira ia aste birik behin; eta oporrak iristen diren aldiro plan handiago eta urrunagokoak egiten dituzte: Kilimanjarora igotzea, trekkinga Saharan, zeharkaldia Kaukason… Mendi giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan Aingeru Epaltzak, baina atrezzoa besterik ez dira makilak eta kranpoiak, pioletak eta polainak, motxilak eta botak. Dekoratu horren atzean, giza harreman ñabar eta askotarikoak ageri dira: bikote-bizitza higatuak, familia maiz ozpinduak, beldur gauzatuak, poz geroratuak, ilusio zapuztuak, baita asetasun labur eta zorion-une ustekabekoak ere, egileak ohi duen begirada zorrotz-maltzurraz eta esku trebe-jostalariaz.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Zaldieroa ‘De Rerum Natura 7’ Prentsaurrekoa.
- Berri Txarrak ‘Infrasoinuak’ Lagin akustikoa eta disko sinaketa. →