Alaine Agirre eta Jasone Osororen eskutik “Harrak berbetan” literatur saioa

2016ko maiatzaren 6an, Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum literatura jardunaldien baitan, Harrak berbetan estreinatu zen. Alaine Agirre eta Jasone Osororen arteko elkarrizketa-formatua izan zuen, eta lehenengo saio horretan Jasonek Alaine elkarrizketatu zuen. Izan zuen harrera ikusita, saioaren ibilbidea luzatzea pentsatu zuten. Hala, egiten den lekuaren arabera moldatuko dute saioa. Bi egileen arteko elkarrizketa izango da, X hil da eta 12etan bermuta liburuak ardatz hartuta, baina baita bestelako gaiak ere, emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak, adikzioak… Inprobisazioari eta probokazioari lekua utziz, hitzak, musika azalduko dira ikuskizunean, eta bi egileek beraien testuen irakurketa ere egingo dute. (Irakurri +)

Jasone Osoro: “Liburuetan ere bilatu izan ditut nire barruan sortzen zen kaosa ordenatzen lagunduko zidaten formulak”

338_12etan bermuta_AZALA.indd1jasone osoro2etan bermuta da Jasone Osoro idazle elgoibartarraren azken liburua. Bertak, eleberriko protagonistak, bere bizitzaren errepaso bat egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasa eskaintzen digu. Egilearen heldutasuna erakusten digu harremanen munduan murgiltzen den lan berriak.

17 urte joan dira lehen liburua (“Tentazioak”, 1998) argitaratu zenuenetik. 12etan bermuta iburuak heldutasun emankor bat uzten du agerian. Nola ikusten duzu zure burua urtetako ibilbide honetan?

Urteak ez dira alferrik pasatzen eta, dudarik gabe, esperientzia bitalak eragin zuzena du literaturan, edo hala izan behar luke behintzat. 17 urte hauetan bizi izan ditut banaketak, maitemintzeak, izan ditut harreman ezberdinak, desenkantatu naiz pertsonekin, egin ditut betiko diren lagunak, ama izan naiz, krisi pertsonalak izan ditut, galerari beldurra sufritu izan dut… Eta horren guztiaren erdian ezinbestekoa da hausnarketa, barrura begira jartzea, inguruan daudenekin gauzak konpartitzea, min egiten dizun horrentzat sendagarri emozionalak ere aurkitzea, zu bezala pentsatzen duen jende gehiago ba ote dagoen jakitea, baita literaturaren bitartez ere; esan nahi dut, liburuetan ere bilatu izan dudala hori guztia, nire barruan sortzen zen kaosa ordenatzen lagunduko zidaten formulak. Une honetan esan dezaket lortu dudala kaosa bideratzea eta nire buruarekin lasaiago egotea. (Irakurri +)

Ane Agirregomezkortaren liburu gomendioa: Jasone Osororen “12etan bermuta”

338_12etan bermuta_AZALA.inddAzalak eta izenak erakarrita aukeratu dut liburua. Beste behin ere, emakumea protagonista. Pertsona baten bizitzaren orrialdea bederatzi erlaitzetan sailkatuta ematen dio bizitzari errepasoa. 40 urte ditugunean izan ohi den krisialdiaren bueltan kokatuko nuke. Erlaitz bakoitza kapitulo bat da eta izen bat dauka: ama, amama, maitalea, laguna… gutako bakoitzak inguruan izan ditzakeen pertsonek osatuta daude bere erlaitzak ere, bizitzaren errepasoa eginez, musika mitikoak gogoratuz… Geldialdi batzuk baditu, eta horixe da 12etan bermuta, protagonistari bizitzaren une goxoak gogorarazten dizkiona, eta horrekin disfrutatzen jarraitzen du bere bizitzaren errepasoan ere. Lehena ama, amarekiko jarrera gogorra agian? Aitarekikoa samurragoa. Laguna, berarekiko zeloak? Ikasle garaiko kontuak, noiz geratuko diren lagunak…inoiz ez geratzeko. Senarra eta arrakalak, bizitzak ematen dituenak, hasieran dena da polita. Maitalea, polita, une goxoak, bermuta… Geure bizitzan zehar ibilaldi bat egitera eramango gaitu liburu honek, geure erlaitz desberdinak aztertuz eta sailkatuz.   Gozatu bermuta 12etan.

Topa!