Elizabeth Hardwick-en prosa sinesgaitza da; haren edertasunak, zolitasunak eta maisutasunak obsesiboki itotzen baitute irakurlea loezin amaigabe eta hipnotiko batean. Haren bizitzako edo asmatutako gizakien erretratu gazi-gozoak eskaintzen dizkigu noranzko jakinik gabe baina xede erabat argiarekin, literaturaren epifania. Gizakiek garatu ditzaketen hondamendi existentzial ororen testigu bihurtzen da: Billie Holidayren auto-suntsiketaren testigantza, gaztaroko amorante iheskorrak, pobreziak kolpatu “zabor-zuri” zein afroamerikar baztertuen arima galduak, bizitzaz blai zoriontasunaren gorenean zubi batetik jauzi egiten duten gizonezko petralak, Kentuckyko zaldi-lasterketen ilun dirdiratsua, Columbiako Unibertsitateko ego ezinduen gainbehera… eta talentuari bide emateko beste hamaika gai.
Niko eta amonaren abenturak argitaratu berri ditu Abel Amutxategik Piramide hegalarien kasua (Erein, 2026) liburuan. Beste behin, fantasiaz eta umorez beteriko mundu ezezagunetara bidaiatzea proposatu digu egileak.
Planeta ezezagunak, zientzia-fikzioa eta umorea. Nahasketa ederra prestatu duzu orain ere!
Umorea eta genero literaturaren konbinazioa beti iruditu zait oso lur emankorra irudimenerako. Izan ere, umorea konstante bat da nire liburu guztietan, bai helduentzat idazten dudanean eta baita umeentzat idazten dudanean ere. Niko eta amona Gregoriri esker, haur literaturak umorean aritzeko sozialki onartuta dagoen bide bat eskaini dit, beste behin ere, eta ezin nuen aukera hori galdu.
Garondoan eleberria argitaratu berri du Gorka Bereziartua kazetari ezagunak, euskal gatazkaz, baina baita belaunaldi baten erretratuaz modu diferentean hitz egiten digun lana.
Lehen eleberria duzu hau, nobela iniziatikotzat ere har daitekeen lana.
Badu kutsu hori eta nahi nuen edukitzea: nahiko gogorrak dira istorioan agertzen diren gertakari eta giro batzuk. Hortaz, istorioak zinismorik gabeko begirada eskatzen zidan, narrazio iniziatikoek izaten duten gardentasun hori. Baina ez nuke esango genero horretako istorio tipikoa denik ere. Heldu-bizitzan ondo sartuta daudenean hasi dira protagonistak aurretik gertatu zaiena puskaka berrosatzen, apurtuta bezala baitago haien memoria.
Askayala ez dago hegaldi komertzialen edo erregaien prezioen mende eta Agus ez da heroi klasikoa; aitzitik, Asel Luzarragak gizarte baten biluztea aurkezten digu, anarkiaren erroetatik tiraka. Bidaia honetan ez da haragizko etsairik agertzen, bai gatazka eder bat: askatasunaren aldeko herrien eguneroko borroka eta Agusen barneko gerra.
Hamar ipuin bildu ditu Olatz Mitxelenak bere bigarren narrazio liburuan: Etxe arrotz hau (Susa).
Etxearen ustezko babesari, arroztasunaren tentsioa kontrajarri diozu. Nolatan?
Kontrapuntu hori izan da ipuinok idazteko abiapuntua: etxea, gertukoena eta intimoa den leku hori nola bihurtzen zaigun batzuetan arrotz eta beldurgarri: eroso behar genukeen horretan nola sentitzen garen batzuetan deseroso. Modu fisiko batean, etxeei buruz hitz egiteko gogoa ere banuen.





