
 Koadernoa  zuri  antzerki  obra  taulatik  liburura  ekarri  du  Arantxa  Iturbek.  Tere  Beloki  eta  Nekane  Peñagarikano  kazetariak,  behin  behar  eta,  Arantxa  Iturberekin  hizketan.
Koadernoa  zuri  antzerki  obra  taulatik  liburura  ekarri  du  Arantxa  Iturbek.  Tere  Beloki  eta  Nekane  Peñagarikano  kazetariak,  behin  behar  eta,  Arantxa  Iturberekin  hizketan.
Alderantzizko bidea kanpoko ahots bati erantzunda?
Xabier Mendigurenek proposatu zidanean antzerki lanak argitaratzea, bere horretan baino experimentua egingo nukeela esan nion: azkeneko lana hartu eta irakurtzeko moldatu.
Liburua, zeureago?
Neureago, bai. Hitzak dira nire. Oholtza gaineko mundua Agurtzane Intxaurragarena da. Hitzak berberak izan arren, liburuan irakurle bakoitzak eraiki behar du bere mundua. Ez al da zoragarria literatura?
“Dena da nirea, beste batzuk hobeto idazten dute nirea askotan”. Begoñak esandakoa, Arantxa Iturbek edo Anne Sextonek?
Ez al zaizue gertatzen? Egunik egozentrikoenetan esaten duzu: neuk esan behar nuena kontatu du, lapurtu egin dit, inbiriaz. Denborarekin poztu egiten nau beste buru batzuk nirea bezalatsu funtzionatzen dutela jakiteak. Bakarrik ez sentitzeko beste modu bat. (Irakurri +)

 Español
 Español


