BIZIKLETA,  AUTOBUSA  ETA  ESKOLAKO  HANDIKIAK
Ezagutzen  zuen  beste  inor  baino  hobeto  moldatzen  zen  Ruth  bizikletan.  Gai  zen  gurpil  baten  gainean  ibiltzeko,  derrapatzeak  egin,  eta  hiru  lehengusuren  gainetik  salto  egiteko  (amak  hori  egitea  erabat  debekatu  zion  arte).  Mutilak  baino  azkarrago  ibil  zitekeen,  baita  eskuak  heldulekuetan  jarri  gabe  ere.
Ruthek  maite  zuen  bere  bizikleta.
Ruthen  atsekaberako,  bere  amak  pentsatzen  zuen  arriskutsuegia  zela  eskolaraino  bizikletaz  joatea.
Baina  hark  ez  zekien  nolakoa  zen  eskolako  autobus  gidaria.  Autobusera  igotzean,  azkar  eseri  beharra  zegoen  Kawners  andreak  azeleragailuari  sakatu  aurretik;  bestela,  azelerazio  indarrak  atzeko  aulkiraino  hegan  jaurtitzeko  arriskua  zegoen.  Abiadura  mantsotzen  zuenean  are  okerragoa  zen:  semaforoa  gorri  jartzen  zenean  hain  zakar  frenatzen  zuen,  aurreko  parabrisaren  kontra  katapultatzen  baitzuen  ongi  helduta  ez  zegoen  guztia.  (Irakurri  +)