BAT! taldearen liburuaren hiru kapitulu

BIZIKLETA, AUTOBUSA ETA ESKOLAKO HANDIKIAK

Ezagutzen zuen beste inor baino hobeto moldatzen zen Ruth bizikletan. Gai zen gurpil baten gainean ibiltzeko, derrapatzeak egin, eta hiru lehengusuren gainetik salto egiteko (amak hori egitea erabat debekatu zion arte). Mutilak baino azkarrago ibil zitekeen, baita eskuak heldulekuetan jarri gabe ere.

Ruthek maite zuen bere bizikleta.

Ruthen atsekaberako, bere amak pentsatzen zuen arriskutsuegia zela eskolaraino bizikletaz joatea.

Baina hark ez zekien nolakoa zen eskolako autobus gidaria. Autobusera igotzean, azkar eseri beharra zegoen Kawners andreak azeleragailuari sakatu aurretik; bestela, azelerazio indarrak atzeko aulkiraino hegan jaurtitzeko arriskua zegoen. Abiadura mantsotzen zuenean are okerragoa zen: semaforoa gorri jartzen zenean hain zakar frenatzen zuen, aurreko parabrisaren kontra katapultatzen baitzuen ongi helduta ez zegoen guztia.

Berandu joango balitz bezala gidatzen zuen Kawners andreak, benetan garrantzitsua zen lekuren batera berandu joango balitz bezala. Ez zen hain garrantzitsua. Eskola besterik ez zen, eta inoiz ez ziren berandu iristen… zoritxarrez.

Autobusaren alde ona zen Ruth Amandaren ondoan esertzen zela. Ruth baino bi urte zaharragoa zen hura, eta larunbatetan aldizkari denda batean lan egiten zuen. Aldizkari mordoa izaten zuen beti.

Denak ziren perfektuak, baina akats bat zuten: ez zeukaten azalik. Amandak pop izarrei buruzkoak zituen gogoko, batez ere Andy Armarda agertzen bazen. Harekiko joera xelebrea zuen, berarekin ezkonduko zela esaten baitzuen. Ruthi barregarria iruditzen zitzaion. Amandak uste zuen aparta zela, baina Ruthek argi zuen: Amanda haur bat
besterik ez zen.

Amandak atzealdean eseri nahi zuen, eta zera esan zuen: atzealdeko aulkietan eserita zeuden mutilei begira, esan zuen Ruthek: Ruthek ez zuen ezagutu nahi. Davek ile leun iluna zuen, eta kopetako ileak aurpegian erortzen zitzaizkion dutxako gortina busti lizun baten moduan.

Oso gustuko zituen kaskezurrak, kateak eta kamiseta beltzak.

Dave Trevor eta Ivanekin ibiltzen zen. Trevor eskolako handiena zen. Dorre bat zen, beste guztien gainetik altxatzen zena. Ivan justu kontrakoa zen.

Baina tamainan falta zuena, zitalkeriaz ederki osatzen zuen. Bere esku iharrekin harrapa zezakeen edozein izaki torturatzen zuen. Bereziki barraskiloak.

Barraskiloak gogoko ez badituzu ere, krudela da haien etxea apurtzea.

Behin batean, bazkalorduan, Ivan haur txiki baten betaurrekoak apurtzen ari zela, Trevorrek geldiarazi egin zuen, eta Ivan sutan jarri zen. Hain gogor jo zuen Trevor sabelean, bere arnas-zotinak jolasleku osoan entzun baitziren.

Davek bakarrik esaten zion Ivani zer egin. Ivanek jainko baten moduan gurtzen zuen, eta Davek gustuko zuen hori. Davek pentsatzen zuen autobuseko erregea zela, eta atzeko aulkiaren erdian esertzen zen, bere tronua balitz bezala. Trevor eta Ivan alde banatara esertzen zitzaizkion, gorteko bufoi parea bailiran. Ruthek jantzi xelebreekin irudikatzen zituen, eta irribarre egiten zuen.

Eskolara iritsi bezain laster, Ruth jolaslekuaren atzealdeko zuhaitzetara abiatzen zen. Adarrik baxuenei helduta gora igotzeko bezain altua zen.

Inork ikus ez zezakeen tokiraino eskalatzen zuen, eta bere baitako munduan egoten zen zain, txirrinak jo arte. Sarritan, neska-mutilak zuhaizpean elkartzen ziren, eta eskolako sekretuak entzuten zituen. Egun batean, Daveren taldekideak aurkitu zuten zigarro bat beren artean pasatzen zebiltzan.

Egun hartan, eztul asko entzun zituen. Ezin zuen ulertu zigarroak zergatik ziren cool.

Eskolako txirrinak jotzean, salto batez jolastokia zeharkatu, eta justu ateak itxi aurretik sartzen zen barrura. Ezkutuan ibiltzea gogoko zuen, radarraren-azpitik, bere aitak esan ohi zuen gisan.

Ruthek ez zuen gorroto eskola, baina ez zuen maite. Eskola erresistentzia-proben sail bat zen:

1. proba:
Eserita egotea saio aspergarrietan; esaterako, Historia saioan.

2. proba:
Marrazketa saioan Daveren taldekideren batek gauzak ez izorratzea, adibidez norbaiten marrazkiak sabaian ez itsastea edo purpurina ikaskideren baten motxilan ez hustea.

3. proba:
Ogitartekoa bakean jatea, artaburu batek norbaiti lapurtutako pate sandwich nazkagarri baten truke aldatu behar izan gabe.

Nancyri ez zaio axola jendeak pentsatzea irakaslearen kuttuna dela, baina bai axola zaio armairua ireki eta Daveren taldeak ketchup botila osoa barruan hustu duela ikustea.

4. proba:
Galdera gehiegiri ez erantzutea, nahiz eta erantzuna dakien bakarra izan, inork ez baititu atsegin irakasleen kuttunak. Hori begi-bistakoa zen Nancyk galdera bakoitzean eskua altxatzen zuenean.

Davek ez zekien zer egin Jakerekin, ezerk ez baitzuen gogaitzen. Bost axola zitzaion “arraro” deitzen bazioten, edo “maritxu”, edo “uzkerrontzi”.

Jakeren irribarrea handitu eta handitu egiten zen, eta horrek bere onetik aterarazten zituen Daveren taldekideak. Batez ere, Ivan. Ivanek nola edo hala irribarre hori aurpegitik ezabatzeko moduren bat aurkitu beharra zuen.

Irakurri hiru kapituluak (jaitsi .pdf-a)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina