Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Ane Zubeldia, XXVII. Igartza sariaren irabazlea
Ane Zubeldia hondarribiarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita zazpi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamasei proiektu aurkeztu dira, eta “Datorren udan ez gara hemen biziko” izeneko narrazio proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Olatz Mitxelena, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)
Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVII. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Irati Irizar, XXVI. Igartza Saria
Irati Irizar lazkaotarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita sei urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan dozena bat proiektu aurkeztu dira, eta “Ilargi-kutsadura” izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)

Lizar Begoña, 2022ko Igartza saria.
Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVI. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Lizar Begoña (Irudia: Hiruka)
Lizar Begoña idazle sopelaztarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita bost urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamaika proiektu aurkeztu dira, eta “Itzalkinak eguzkitan” izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Oihane Amantegi, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.
Sariak  6.000  euroko  laguntza  eta  lana  argitaratzeko  konpromisoa  dakartza,  eta  irabazlea  Lizar  Begoña  Madariaga  izan  da,  1996an  Sopelan  jaioa  eta  bertan  bizi  dena.  Arte  Ederretan  graduatua  da   eta  euskara-eskolak  ematen  ditu  lanbidez.  2020an  kaleratu  zuen  bere  lehenengo  liburua,  Aro  beilegia  poesia-bilduma  (Balea  zuria),  Donostia  Kultura  saria  irabazitakoa,  eta  2022an  argitaratu  du  bigarrena,  Gepardo  japoniarrak  (Susa),  hau  ere  poesiazkoa.
“Itzalkinak  eguzkitan”  proiektuak  Benidormera  garamatza:  gune  turistikoetan  kokatutako  kiosko  bat  da  gertalekua,  eta  bertan  lan  egiten  duten  emakumezko  bi  dira  protagonistak.  Gainbehera  datorren  negozioa,  inguru  kitsch  bat,  bi  belaunalditako  andrazkoen  bizikizunak…  Gertakizunekin  batera  josiko  dira  emozio,  oroitzapen  eta  hausnarketak. 

 Español
 Español


