Irati Irizar izan da XXVI. Igartza Sariaren irabazlea

Irati Irizar, XXVI. Igartza Saria
Irati Irizar lazkaotarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita sei urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan dozena bat proiektu aurkeztu dira, eta “Ilargi-kutsadura” izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.
Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza, eta irabazlea Irati Irizar Alvarez izan da, 1990ean Lazkaon jaioa eta bertan bizi dena. Ingeniaria da ikasketaz eta hainbat lanbidetan aritu da: irakasle, haur-zaintzaile, aholkulari, ingeniari. Literaturan, berriz, hauxe izango du lehenengo lana.
“Ilargi-kutsadura” nobela-proiektuak hainbat hari, giro eta pertsonaia lotzen ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, OVNI edo OHE direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea, munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua… Horiek guztiak lotuko ditu nobela iradokitzaile bezain pertsonal honek.
Igartza Sariaren aurreko irabazleak:
Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan
Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin / Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita)
Fernando Morillo: Ortzadarra sutan
Unai Elorriaga: Van’t Hoffen ilea
Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da
Asel Luzarraga: Karonte
Karmele Jaio: Amaren eskuak / Peru Magdalena: Lile (akzesita)
Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan
Jon Martin: Ero
Katixa Agirre: Habitat / Irati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita)
Eider Rodriguez: Katu jendea
Uxue Apaolaza: Mea Culpa
Garazi Kamio: Beste norbaiten zapatak
Goiatz Lanbandibar: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak
Sarriugarte: Erraiak
Mikel Ayllon: Ez tiro egin anbulantziei
Unai Villena: Hauts haietatik
Kattalin Miner: Nola heldu naiz ni honaino
Ekaitz Goienetxea: Zaldi mamarroa
Miren Amuriza: Basa
Erika Elizari: Zendabalitz
Irati Goikoetxea: Herriak ez du barkatuko
Maddi Ane Txoperena: Ez erran inori
Olatz Mitxelena : Arrain hezur bat eztarrian
Lizar Begoña: Itzalkinak eguzkitan
Egilearekin kontaktuan jartzeko:
iratirizar@gmail.com / 646758933
Erlazionatutako Albisteak
- ← Black is Beltza: Lau kantuko biniloa
- Idoia Rodriguez Mondragon donibandarra izan da hautatua EKE-ELKAR literatura bekan →