Batez ere eleberrigile gisa ezagutzen bazaituzte ere, hasiera-hasieratik landu izan duzu poesia, eta horra itzultzen zara beti, tarteka.

Bueno.  Nik,  lehenik  eta  behin,  poetatzat  dut  neure  burua.  Hiruzpalau  poema  ere  idatzi  nituen,  gazteleraz,  batxilerrean.  Gero,  baina,  kontzientziazio  prozesu  baten  bidez,  euskara  lehenetsi,  eta  horrela  idatzi  nituen,  hogei  bat  urte  nituela,  neure  lehen  poemak,  euskaraz,  denborarekin  poema-liburu  bat  osatzera  eraman  nindutenak:  Hutsetik  esperantzara.  Baina  egia  da,  poema-liburua  idatzi  ez  beste  —edo  harekin  batera:  ez  dut  ongi  oroitzen—,  nobela  bati  ekin  niola  —Oilarraren  promesa—.  Zergatik?  Kontua  da  garai  hartan  bazegoela  euskal  idazle  eta  literaturazaleen  artean  iritzi  nagusi  bat,  hitzokin  laburbil  daitekeena:  gaur  egungo  Euskal  Literaturaren  benetako  apustua  prosa  da,  ez  poesia.  Horregatik  idatzi  nuen  neure  lehen  nobela  hura,  errealismo  magikoaren  eraginpean  idatzi  ere.  Hura  idazteak  bazuen,  hala  ere,  beste  helburu  bat,  nire  kasuan:  nire  euskara  eskasa  aberastea…  bazterrera  sekula  utzi  ez  dudan  helburua,  hizkuntza  batean  beti  baitago  zer  ikasia.  (Irakurri  +)




