Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadi Literatura Sarietako azken irabazleen berri eman du gaur: Karmelo C. Iribarren (Gaztelaniazko Literatura), Eider Rodriguez (Euskarazko haur eta gazte literatura), Kepa Altonaga (Euskarazko saiakera) eta Irene Aldasoro (Euskarazko literatura itzulpena) dira saridunen zerrendan gehitu diren izen abizenak.
Lehendik, Eider Rodriguez (Euskarazko Literaturan), Yolanda Mosquera (Literatura Lanaren Ilustrazioan) eta Santos Zunzunegi (Gaztelaniazko Saiakeran) zeuden zerrenda horretan, urriaren 1ean iragarri zuten bezala. Hortaz, Eider Rodriguez bi sailetako irabazlea izan da urte berean, hau gertatzen den lehen aldia izanik. Sari banaketa azaroaren 27an izango da, Gasteizen, Artium museoan.
Ondorengo lan hauekin izan dira sarituak: