
Argazkia: Berria
Euskaraz bizitzea da inguruan eta eguneroko jarduera euskaraz egitea ahal den guztian eta ahal den guztiekin, baina ez da horra mugatzen, euskaraz bizitzea bada ere euskara entzunera, irakurrira eta idatzira eramatea ere. Badakigu gure inguruak eskaintzen diguna batez ere erdaretan eskaintzen digula, aukera zabalagoa dugula euskaratik kanpo euskaraz baino egunkarietan, liburuetan, arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan… gure bizitzako arlo guztietan. Baina errealitatea da, hala ere, euskaraz ere badela zer ikusi, zer entzun, zer irakurri. Erdaraz dagoena gehiago izateak ez du esan nahi euskaraz ez dagoenik, eta ez du esan nahi alde batera utzi behar dugunik, besteak beste euskaraz eskaintzen denak baduelako gainerako hizkuntzatan topa dezakegunaren pareko kalitatea. (Irakurri +)
elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
1.-Deialdi honetara, eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
2.-Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, pertsonaien deskribapena, etab.
b) Ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoiaren lagina, 5-8 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena, jarraitua alegia.
c) Egin beharreko ilustrazioen lagin bat, gutxienez 4-6 orrialdekoa. Horietatik gutxienez 4 erabat amaituta (testua, marrazkia, kolorea… amaierako itxurarekin).
d) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri). (Irakurri +)
2025eko maiatzaren 17an egin genuen 17. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako alde zaharreko elkar liburu-dendan. Bertan izan ziren, edizio honetako saritu gehienak eta baita beraien familiako kideak ere. Guztiak pozik agertu ziren ekitaldira, sariak jasotzeko gogotsu. (Irakurri +)
2016tik banatzen ditu elkar Fundazioak bere izena daramaten sariak. Urtero ematen du Ibilbideari saria, urte luzez egindako saria nabarmentzeko kolektibo bati ematen zaion saria. Bi urtetik behin ematen du, Proiektuari elkar saria, kultur egitasmo bat martxan jarri, edo aurretik martxan den baten garapenerako laguntza emateko. Era berean bi urtetik behin banatzen da Joseba Jaka beka kultur sormen bat laguntzeko. (Irakurri +)
Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari. 2014tik lehendakari izan den Joxemari Sors Bagüésen lekua hartuko du Larrartek. Sorsek patronatuko kide izaten jarraituko du lehendakari izateari utzita. (Irakurri +)
elkar Fundazioak erabaki du 2024ko Ibilbideari elkar saria AEK-Korrikari ematea. AEK erakundea eta Korrika ekimena sarituko dira aldi berean.
Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea izan da eta da AEKren xedea eta horretarako euskararen normalizaziorako eremu guztietan egiten du lan: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. (Irakurri +)