elkar SARIAK

IMG_1505elkar Fundazioaren helburu nagusia euskal kultura sustatzea da.

Testuinguru horretan aurkeztu genuen 2015eko irailean Joseba Jaka bekaren bigarren aldia. Beka horren bidez kultur sorkuntza sustatzea da helburua eta. Sortzaile bati, bere lana egiten laguntzeko beka da, bi urtetik behin deituko dena. Aurten nobela edo ipuin bilduma bat laguntzeko aukera zabaldu du, eta deialdi bakoitzean definituko da zein disziplinatako lana laguntzeko izango den, asmoa literatura ez ezik beste lan arlo batzuetara ere zabaltzea baita. Beka 10.000 eurokoa izango da. Aurtengo deialdira 35 lan aurkeztu dira eta epaimahaia horiek aztertzen ari da. (Irakurri +)

elkar Fundazioak Joseba Jaka beka martxan jarri du.

banner beka Sofa 2015elkar Fundazioaren helburua euskara eta euskal kulturaren sustapena eta garapena izan da hasieratik eta horretarako, beste ekimen batzuen artean, Joseba Jaka bekak sortu ziren 1996. urtean. Izen horrekin sortu ziren, Joseba bera izan zelako, beste kide batzuekin batera, elkar-en sortzailetako bat, eta, urte horretan abiatu ziren, zoritxarrez urte horretan bertan bizia galdu zuelako istripu batean.

Orain, 2016an 20 urte betetzen dira Joseba galdu genuela eta bera gogoratuz, berriz martxan jartzen dugu beka. Lehen bezala kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratiba euskaraz laguntzeko izango da eta bi urtetik behin egingo den deialdi bakoitzean zehaztuko da beka zein eratako sormen lanak laguntzeko izango den, literatura, musika edo beste kultur eremu bat.  Ondorengo oinarriak bete beharko ditu lanak:

(Irakurri +)