Ttarttalo argitaletxeak honako liburu hauek kaleratuko ditu datozen hilabeetan adin guztietako haurrentzako.Hemen duzue informazio guztia:
OTSAILA
- ANIMALIAK. MARGOTU ETA ITSASI
Bilduma: Margotu eta itsatsi
Egileak: Hanri van Wyk & Francesca Allen /Cecilia Johansson
Itzultzailea: Bakun itzulpen zerbitzuak
Adina: +3 urte
Ezagutu itzazu baserriko, oihaneko eta itsasoko animaliak liburu dibertigarri honetan. Gainera, margotzeko gauza pila bat aurkituko dituzu, bai eta eranskailuak ere, orrialde bakoitzean itsasteko.
- ZELTAK
Bilduma: Antzinako zibilizazioak
Egileak: Batzuen artean
Itzultzailea: Anton Garikano – Bakun itzulpen zerbitzuak
Adina: +6 urte
Nor ziren zeltak? Bazenekien muinoen gainean bizi zirela? Gudukatu behar zirenean, badakizu gerlari zeltek nola ematen zioten beren buruari itxura beldurgarria?
Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz. (Irakurri +)