Haur literaturako nobedadeak – Ttarttalo argitaletxea

Ttarttalo argitaletxeak  honako liburu hauek kaleratuko ditu datozen hilabeetan adin guztietako haurrentzako.Hemen duzue informazio guztia:
 

OTSAILA

  • AAnimal_sticker_and_colouring_book_COVER_EUS.inddNIMALIAK. MARGOTU ETA ITSASI
    Bilduma: Margotu eta itsatsi
    Egileak: Hanri van Wyk & Francesca Allen /Cecilia Johansson
    Itzultzailea: Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Ezagutu itzazu baserriko, oihaneko eta itsasoko animaliak liburu dibertigarri honetan. Gainera, margotzeko gauza pila bat aurkituko dituzu, bai eta eranskailuak ere, orrialde bakoitzean itsasteko.

 

  • Beginners_ZeltakZELTAK
    Bilduma: Antzinako zibilizazioak
    Egileak: Batzuen artean
    Itzultzailea: Anton Garikano – Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +6 urte

Nor ziren zeltak? Bazenekien muinoen gainean bizi zirela? Gudukatu behar zirenean, badakizu gerlari zeltek nola ematen zioten beren buruari itxura beldurgarria?

Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.

 

  • Beginners_Ancient_GreeksGREZIARRAK
    Bilduma: Antzinako zibilizazioak
    Egileak: Batzuen artean
    Itzultzailea: Anton Garikano – Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +6 urte

    Nor ziren antzinako greziarrak? Bazenekien lehenbiziko Olinpiar Jokoak egin zituztela Olinpian, duela ia 3.000 urte?

    Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.

  • Beginners_RomansERROMATARRAK
    Bilduma: Antzinako zibilizazioak
    Egileak: Batzuen artean
    Itzultzailea: Anton Garikano – Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +6 urte

Nor ziren antzinako erromatarrak? Nora joaten ziren jatera, erosketak egitera eta garbitzera? Zer egiten zuten ongi pasatzeko?

Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.

 

  • Beginners_Egyptians EGIPTOARRAK 
    Bilduma: Antzinako zibilizazioak
    Egileak: Batzuen artean
    Itzultzailea: Anton Garikano – Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +6 urte

Nor ziren antzinako egiptoarrak? Zergatik eraiki zituzten piramideak eta nola egiten ziren momiak?

Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz.

 

Hervé Tullet artistak asmatutako formekin marrazteko, koloreztatzeko, osatzeko eta mozteko liburu handia. Koaderno handi bat eta 225 txantiloi jasotzen ditu, hamaika istorio asmatzeko.      

 

 

  • Zaindu-edo-xahutuZAINDU EDO XAHUTU?
    Bilduma: Album ilustratuak
    Egileak: Geneviéve Rousseau & Estelle Meens
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Eskolan, Markok Lurrari laguntzeko zer egin dezakegun ikasi du: sailkatu, birziklatu, konposta egin… Etxera iritsi denean, ideia xelebre batzuk bururatu zaizkio.       

 

  • Otosaren-ipuinaOTSOAREN IPUINA
    Bilduma: Album ilustratuak
    Egileak: Véronique Caplain & Grégoire Mabire
    Itzultzailea: Aiora Jaka
    Adina: +3 urte

Aker aita liburu bat irakurtzen ari zaie bere bi antxumeei. Otso bati buruzko ipuin beldurgarri bat da, eta aitak etengabe lasaitu behar ditu: “Gure basoetan ez dago otsorik”. Baina… egia ote? Irakurketaren ahalmenaz eta otsoarekiko beldurraz hausnartzeko ipuin gozagarri bezain dibertigarria.


MARTXOA

  • NIRE MAITEA
    Bilduma: Album ilustratuak
    Egileak: Astrid Desbordes & Pauline Martin
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Liburu honek Xuban eta bere amak konpartitzen dituzten hainbat une samur jasotzen ditu; eta guztiak elkar maitatzeko aitzakia bihurtzen dira. Egunerokotasuneko egoerak kontrajarri egiten dira, amaren maitasuna betiko eta baldintzarik gabekoa dela erakusteko. Jabetzarik gabeko benetako maitasunari buruzko ipuina, poesiaz eta maitasunez beteta.


APIRILA

Alizia IRUDIMEN itzala duen neska bat da. Berarentzat, jolasik sinpleena ABENTURA handiena bizitzeko aitzakia bihurtzen da. Haren lagunak, ordea, oso klasikoak dira, eta nahiago dute beren ohiturak ez aldatu. Egun batean, antzara-jolas partida bat hasiko dute. Une horretatik aurrera, dena aldatuko da. Parkea ANTZARA JOKO handi eta izugarria bilakatu da, eta Aliziak aurre egin beharko dio. Baina oraingoan ez da jolas hutsa izango…

 MAIATZA

  • Jolastuko-al-garaJOLASTUKO AL GARA?
    Bilduma: Album ilustratuak
    Egilea: Hervé Tullet
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: + 3 urte

Jarraitu marrari hatzarekin… eta begira zer gertatzen den! Hervé Tullet-en beste liburu magiko bat.

  • MATTIN~1MATTIN AITONA-AMONEN ETXEAN
    Bilduma: Mattin
    Egilea: Hermien Stellmacher
    Itzultzailea: Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +2 urte

Mattin untxi txikiak aitona-amonen etxean igaroko du gaua. Behar duen guztia darama motxilan, baita peluxea ere. Hurrengo egunean, gauza asko egingo dituzte elkarrekin: eskulanak, sagarrak bildu, sukaldean aritu… Jolas-liburu polit bat, eguneroko kontuei buruzkoa, leihatila eta guzti!

  • ITSASOA
    Bilduma: Liburu tolesgarriak
    Egilea: Hector Dexet
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Liburu tolesgarri ikusgarria, itsasoan murgiltzeko eta inguruan dagoenari behatzeko.
Liburu honek, alde batean, itsasoa eta bere altxorrei buruzko kontakizuna jasotzen du; eta bestean, hiztegi zabala itsasoko hainbat animalien izenak ezagutzeko.

  • uitblinkertjes_poes_EUS.inddGAUA
    Bilduma: Liburu tolesgarriak
    Egilea: Hector Dexet
    Iltzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Liburu tolesgarri fosforeszentea (gauean distira egiten duena) gaueko mundu erakargarrian murgiltzeko eta inguruan dagoenari behatzeko. Liburu honek, alde batean, gauak gordetzen dituen sekretuei buruzko kontakizuna jasotzen du; eta bestean, hiztegi zabala gaueko hainbat animalien izenak ezagutzeko.

 

  • Nor_da_indartsuenaNOR DA INDARTSUENA? (JOKOA)
    Bilduma: Jokoak
    Egilea: Mario Ramos
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +4 urte

« Ibil gaitezen basoan, otsorik ez den artean! Ibiliko gara agian, baina ez luzaroan!» Otsoa esnatu aurretik, Txanogorritxo, hiru txerritxoak eta haien lagun guztiak salbatu behar dituzte jokalariek.

Jolas kooperatibo honetan, otsoaren aurka jokatu behar dute guztiek. Behingoz, indartsuena ez da otsoa izango!

 EKAINA

  • FormakAurkakoakFORMAK / AURKAKOAK
    Bilduma: Liburu erliebedunak
    Egilea: Xavier Deneux
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Ukimena lantzeko eta oinarrizko kontzeptuak ikasteko kartoizko liburu bereziak. Erliebean dauden irudi koloretsu eta deigarriei esker, haurrek formak eta aurkakoak ikasiko dituzte jolasten duten bitartean.

 

  • NNola_sortzen_da_euriaOLA SORTZEN DA EURIA?
    Bilduma: Ezagutu natura
    Egileak: Suzie Harrison & Christine Pym
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +4urte

Nola sortzen da euria? Zein da eguzkiaren tenperatura? Nondik dator haizea? Aurkitu erantzunak irudi ederrez beteriko leihatiladun liburu honetan.

 

  • SAGUEN ESKOLA
    Bilduma: Sagutxo
    Egilea: Marion Cocklico
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +4 urte

Iufi!! Sagu txikiak haurtzaindegira doaz. Lagunekin jolasten dira, eta marrazki handiak egiten dituzte. Istorio politak kontatzen dizkie irakasleak. Gauza asko egiten dituzte, eta motz egiten zaie eguna!
Haurrak entretenitzeko eta lasaitzeko liburua, urratsez urrats, eskolan aurrera egin dezaten.

UZTAILA

  • ANIMALIAK
    Bilduma: Naturari buruzko nire entziklopedia txikia
    Egileak: Emmanuelle Figueras & Julie Mercier – Florence Dellerie
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +4 urte

Prest zaude animalien munduan ibilalditxo bat egiteko? Sabana, izotz-eremua, zerua edo ozeanoen hondoa ezagutuko ditugu, eta etxetik bertatik! Piztia txiki eta handi ugari zain dituzu orrialde bakoitzean. Abentura hau bizi ondoren, animalia horiek ez dute sekreturik izango zuretzat.

  • PIZTIA TXIKIAK
    Bilduma: Naturari buruzko nire entziklopedia txikia
    Egileak: Pascale Hédelin & Dankerleroux – Anne Eydoux
    Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
    Adina: +4 urte

Piztia txikiak edonon daude: lorategian, harri baten azpian, uretan, etxe barruan. Zuretzat, oso txikiak dira; haientzat, berriz, erraldoia zara zu! Ireki ondo begiak, eta ezagutu animaliatxo hauen bizimodu diskretu eta interesgarria.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina