Etxeberria anaiak: “Izenburua Jon Alonsoren zita batetik hartuta dago. Ia-ia sei eskutara idatzi dugula esan liteke”

Gizon gogorraren sekretuaEtxeberria anaiakElkarrekin idatzitako laugarren eleberriarekin datozkigu Etxeberria anaiak. Thriller-aren estiloa jarraituz, iñauteri-giroko lana sortu dute. Krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan, pertsonaia xelebre sorta aurkituko dugu: puta bat, ijito koadrila, emakumezko ertzaina, ezindua den mutiko leiala, biltegi batean bizi den gizon bakartia…

Gizon arrunt baten istorioa kontatzen diguzue. Halabeharrez heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Nola sortu da?

Istorioak ez dira normalean egun batetik bestera sortzen. Hondartzan paseoan dabilenak bidean aurkitzen dituen objetu deigarriak motxilan biltzen dituen moduan, gu ere, azken urteotan elementu ezberdin batzuk jasotzen eta apuntatzen joan gara. Tarteka bururatzen zitzaizkigun pertsonaiak, egoerak edota trama zatiak. Irakurtzen genituen beste gauza batzuk, entzuten genituen pasadizoak… Hor eduki ditugu, ontzen, ganbaran bilduta.

Gero, honi ekiteko garaia heldu zela pentsatu genuenean, osagai ezberdin haiek elkarren artean nola josi asmatu nahian aritu gara, hozkailua zabaldu eta daukadan honekin ze afari prestatuko dut erabaki behar duenak bezalaxe.

Nobela beltzaren formatua erabili dugu azkenean horretarako, oso anitzak diren elementuak batzeko aukera ematen zigulako: atal tragikoak, akziozkoak, komikoak, erotikoak… (Irakurri +)

Donostiako Liburu azoka uztailaren 3tik 19ra

Donostiako Liburu azokak ostiralean, uztailaren 3an, irekiko ditu ateak, eta hilaren 19 arte izango da. Egun horietan zehar hainbat idazle izango dira euren lanak sinatzen. Gipuzkoa plazako elkar liburu-dendako erakusmahaian, ondorengo idazleak izango dira:

Sabrosas y saludablesSabrosas y saludables
Luis Mª Jiménez de Aberasturi
Data: uztailak 3
Ordua: 12:00etatik 14:00etara

 

 

Aversiones.jpgAversiones
Alejandro Fernández Aldasoro
Data: uztailak 3
Ordua: 18:30etatik 20:30etara

  (Irakurri +)

Egitarau zabala Zarauzko Literaturian igande arte

Literaturia 2015Lau eguneko egitaraua antolatu dute antolatzaileek Odolean daramagu lelopean eta ardoa gaitzat hartuta egingo den aurtengo Literaturiarako. Liburu-aurkezpenak, errezitaldiak, azoka, etab. izango dira Zarauzko leku ezberdinetan.

Egitarau zabalaren barruan, Elkar argitaletxearekin kaleratu duten ondorengo idazleek euren lanak aurkeztuko dituzte larunbatean, maiatzaren 30ean, Garoa liburu-dendan:

– 11:00. Literatura hiztegi tekniko laburra, Karlos Linazasoro.

– 13:40. Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon.

– 19:00. Gizon gogorraren sekretua, Xabier eta Martin Etxeberria.