EUSKAL HERRIKO BIZTANLEEN IRAKURKETA ETA MUSIKA OHITURAK

Euskal herritarrek liburuak eta musika kontsumitzeko dituzten ohiturei buruzko azterlan bat egin du elkar Fundazioak, Siadeco Ikerketa Elkartearen eskutik. Euskal Herri osoan egin da ikerketa, 2.500 inkestaren bidez. Azterketaren emaitza nagusiak jaso dira hemen. 

Iturria: Siadeco 2017

 

2.500 inkesta egin dira Euskal Herri osoan; 16 urtetik gorako euskal herritarrak hartu dira aztergai. 2.6 milioi biztanleko unibertsoa aztertu da hortaz: Bizkaian 996.000 (%37,7); Gipuzkoan, 598.000 (%22,6); Nafarroan, 536.000 (%20,3); Araban, 274.000 (%10,4); eta Ipar Euskal Herrian, 238.000 (%9). Aztertutako laginari dagokionez, euskaldunak dira %26,6, eta erdaldun elebakarrak %73,4. Etxeko harreman hizkuntza euskara dute %10,3k, eta %7,6k, euskara eta erdara. Gaztelania dute etxeko hizkuntza %74,1ek, eta frantsesa %6,6k.

Hedabideen kontsumoari dagokionez, euskal herritarren %5,8k dituzte euskarazko egunkariak gehien irakurritako bien artean. Herritar euskaldunak soilik hartuta, hau da joera: %20,6keuskarazko prentsa irakurtzen dute. %19,3k adierazi dute ez dutela prentsarik batere kontsumitzen.Telebistari dagokionez, hamar herritarretik batek aipatu du euskarazko telebista kateren bat gehien ikusten dituen bien artean. Herritar euskaldunak hartuta, hara: euskarazko telebistaren bat %42k ikusten dute; %48k ez dute euskarazkorik batere ikusten. Sare sozialen erabilera asko aldatzen da adinaren arabera. Datuak esanguratsuak dira: 45etik gorakoetan, oraindik, gehiago dira sare sozialak erabiltzeko ohiturarik ez dutenak; 16tik 25era artekoetan berriz, sare sozialen erabilera orokortua dago, 10 gaztetatik 9k erabiltzen baitituzte. 2.500 inkesta egin dira Euskal Herri osoan; 16 urtetik gorako euskal herritarrak hartu dira aztergai. 2,6 milioi biztanleko unibertsoa aztertu da, hortaz: Bizkaian, 996.000 (%37,7); Gipuzkoan, 598.000 (%22,6); Nafarroan, 536.000 (%20,3); Araban, 274.000 (%10,4); eta Ipar Euskal Herrian, 238.000 (%9). Aztertutako laginari dagokionez, euskaldunak dira %26,6, eta erdaldun elebakarrak %73,4. Etxeko harreman hizkuntza euskara dute %10,3k, eta %7,6k, euskara eta erdara. Gaztelania dute etxeko hizkuntza %74,1ek, eta frantsesa %6,6k.

 

IRAKURTZEKO OHITURA. Euskarazko eta erdarazko liburuak

Liburu irakurleak dira hamar euskal herritarretik zazpi: %58 ohiko irakurleak dira —libururen bat irakurri dute azken hilabetean—, eta %12, noizbehinkakoak —azken liburua duela sei hilabete baino gutxiago irakurri dute—. Euskal herritarren %11k irakurtzen dituzte euskarazko liburuak: %6k, ohikotasunez; %5ek, noizbehinka. Kontuan izatekoa da lau euskal herritarretik bakarra dela euskalduna. Nolanahi ere, herritar elebidunak hartuta ere, haien artean ere gutxiengoa dira euskarazko liburuen irakurleak: %42 —%22,9 ohiko irakurleak dira, eta %19,4, noizbehinkakoak—.

 

Euskarazko eta erdarazko liburuen irakurleak

Iturria: Siadeco 2017

IRAKURTZEKO FORMATUA. 
Erdarazkoetan, aisialdian %60k irakurri du azken urtean gutxienez liburu bat papereko formatuan, eta digitalean, %20k. Hirutik bateko erlazioa, hortaz. Euskaraz, berriz, aisialdian euskaldunen %33k irakurri dute azken urtean gutxienez liburu bat paperean; digitalean, %5ek. Zazpitik bateko erlazioa. Formatu digitaleko liburuen erabilera areagotu egingo dutela adierazi dute %15,8 herritarrek, eta %3,2k esan dute gutxiago erabiliko dituztela. Bide berean ageri da doako liburuen erabilera ere —norbaitek utzita edo oparituta eskuratutako liburuak, paperekoak edo digitalak—: %13,7k diote handitu egingo dutela horien erabilera, eta jaitsiera %5,6k seinalatu dute. 

 

EUSKARAZ IRAKURTZEKO ZAILTASUNAK

Euskaldunei galdetu zaie zein diren euskarazko liburuen irakurketa mailan eragin handiena duten faktoreak. Euskaraz irakurtzeko ohitura edo erraztasun falta agertu da maizenik: %42,5ek adierazi dute hori. Nabarmen atzerago dago euskaraz gustuko libururik ez aurkitzea (%9,9). 

Zer da zure euskarazko liburuen irakurketa mailan eragin gehien duen alderdia, generoari eta adinari jarraiki? (euskaldunei soilik -%26,6)

Iturria: Siadeco 2017

 

MUSIKA ENTZULEAK
Hamar euskal herritarretik seik egunero edo ia egunero entzuten dute musika; hamarretik ia bik, gutxienez astean behin. Hamarretik bakarrak ez du musikarik entzuten. Gazteen artean handiagoa da musika kontsumoa: 16-25 urterekin, %90ek entzuten dute egunero edo ia egunero. Adinean gora, txikiagoa da kontsumoa: 65 urtetik gorakoetan, %46k dute musika egunero entzuteko ohitura. Irratia da musika entzuteko bitarteko nagusia: %42k aipatu dute. Segidan daude gailu elektroniko eramangarriak (%31): sakelako telefonoa, MP4a…

  Iturria: Siadeco 2017 

 

3 ONDORIO

A. Euskararen merkatua txikia da. Datuetatik ondoriozta daiteke euskarazko idatzizko ekoizpenaren inguruan dagoen merkatua 150.000 lagun ingurukoa dela.  Merkatu oso mugatua da euskal liburugintzarentzat.

B. Euskaraz ez irakurtzeko arrazoi nagusia euskaraz irakurtzeko erraztasunik eza da. Agerian geratzen da euskaldun askoren hizkuntza maila mugatua dela, eta hori oztopo handia da euskararen erabilera handitzen joan dadin. 

C. Gaur egun, oraindik, irakurle gehienek nahiago dituzte paperezko liburuak. Liburu digitala ez da nagusitu gaur arte. Papera eta digitala, biak batera izango ditugu hemendik aurrera. Musika formatu digitalean entzuten da, eta kasu horretan bai esan daiteke disko bidez oso jende gutxik entzuten duela eta bide digitala gailendu dela.