Jon Alonsok itzulitako José Saramagoren “Lisboako setioaren historia” lanaren hitzaurrea

Idazlea
José Saramago (1922-2010) Portugaleko Azinhaga herrian jaio zen. Gazterik hasi zen bere obra literarioa idazten, urratsez urrats, adreiluz adreilu eraikitzen den etxea balitz bezala, bizimodua aurrera ateratzeko hainbat lanetan ziharduenarekin batera; 1998. urtean bere ibilbide literario luze eta oparoa saritu zuten, urte hartan Nobel saria irabazi zuelako. Harrezkero José Saramago mundu guztian egin zen ezaguna.

Aho batez onartzen den idazle handia izanagatik, José Saramago, batez ere, gizona zen, eta gizona zen aldetik, ez zuen inoiz gizakiak eta mundua inarrosten dituzten arazoen aurrean bere burua ezkutatu.

José Saramagoren obra
Saramagoren obraren ezaugarriren bat azpimarratu beharko bagenu, ezaugarri hori koherentzia izango litzateke. Bere bizitzaren azken hogeita hamar urteetan idatzi zituen nobelak behiala ernatu zen proiektu literario erraldoi baten fruituak izan ziren. (Irakurri +)

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin

Jon Alonso idazle iruindarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasua aztertzeko egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Alonsorena eman du irabazletzat Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

“Errelatoaren borroka” gain-gainean dugula eta hori saihesterik ez daukagula dio Alonsok bere proiektuaren aurkezpenean, ondoren bere asmoa adierazteko: bere belaunaldiak gatazkaren gorabeherak nola bizi izan dituen kontatzea, zintzoki eta autokritikari ihes egin gabe, eta horretarako Jose Migel Etxeberria “Naparra” desagertuaren kasua izango du kontaketaren ardatza. Izan ere, Alonso eta Etxeberria ikaskideak izan ziren Iruñeko josulagunen ikastetxean. Gero, bien bideak bereizi ziren, eta Naparra desagertu zenean, Alonsok aitortzen du ez ziola gertaera latzari merezi adinako garrantzirik eman. Orain, familiaren inplikazio eta laguntzarekin berrekin nahi du Jose Migel Etxeberria Alvarezen historia, eta ahal bada, ikerbidean den gorpuaren aurkikuntza ere kontatu.

Jon Alonso Fourcade Iruñean sortu zen 1958an. Korrok aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen 80ko hamarkadan. Kimikan lizentziatua da eta ogibidez itzultzailea. Saramago eta Cortazar euskaratu ditu, eta liburu ugari argitaratu, bai nobelak, bai saiakerak.

Jon Alonso : “Gaur egungo ustelkeria giroan ez da zaila imajinatzea nirea bezalako pertsonaia bat”

Jon alonsohiri hondakin solidoakLehenengoz Camembert helburu liburu ederrean ezagutu genuen Enekoitz Ramirez, ¨Lanbas¨, euskal literaturaren panoramara itzuli da. Ertzainak, prostitutak, unibertsitate irakasleak, euskaltzainak, mossoak eta mota guztietako hondakinak agertuko zaizkigu Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak nobela berrian.

– Polizia edo eta detektibeak nagusi dir  en nobela beltzaren generoan, zure pertsonaiak, Enekoitz Ramirezek, ez ohiko ikuspegi bat eskaintzen digu. Nola otu zitzaizun ikerketak ¨gaizkile¨ baten esku uztea?

Ameriketako 1930. urte inguruko nobela beltzeko ikertzaile pribatu arketipikoa beste geografietan txertatzea, hainbat urte geroago, gainera, beti izan da kezka-iturri generoa, hala edo nola, landu nahi izan dutenentzat. Transposizio errazena ikertzailea polizia bihurtzea da; baina hori, niretzat, generoaren espirituari traizioa egitea da. Aldiz, gaur egungo ustelkeria giroan ez da zaila imajinatzea nirea bezalako pertsonaia bat -badaude-eta-, zuk esaten duzun bezala, “gaizkile” bat, beharbada komillarik gabe. (Irakurri +)