Kangaroo

kangaroo - Martin EtxeberriaMartin Etxeberriak bere bosgarren poesia liburua plazaratu berri du, Kangaroo. Hein batean, aurreko lanean (Winston, 2018) irekitako bidean sakondu du oraingoan.

Liburuaren sarreran egileak argitzen digun bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek “Kan ghu ru” erantzun. “Kangaroo” bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz “Kan ghu ru” hitzek “Ez dizut ulertzen” esan nahi omen duten hangoen hizkuntzan. (Irakurri +)