 Ruper  Ordorikak  ekainaren  21ean,  arratsaldeko  19:00etan,  kontzertu  berezi  bezain  ahaztezin  bat  eskainiko  du  Donostiako  Victoria  Eugenia  Antzokian.
Ruper  Ordorikak  ekainaren  21ean,  arratsaldeko  19:00etan,  kontzertu  berezi  bezain  ahaztezin  bat  eskainiko  du  Donostiako  Victoria  Eugenia  Antzokian.
Kontzertua Donostiako Udalak Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dion Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan eskainiko da.
Victoria Eugeniako emanaldi hau berezia izango da benetan. Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du.
Ruperrekin batera, musikari hauek arituko dira; Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua). (Irakurri +)
 Iaz  Donostiako  Udalak,  Donostia  Kulturaren  bidez,  Adarra  saria  sortu  zuen  euskal  musikaren  arloan  garrantzi  edo  eragin  bereziko  ibilbidea  egin  duen  edo  egiten  ari  den  artista  bat  omentzeko.  Lehen  edizioan,  2014an,  saria  Mikel  Laboaren  sorkuntza-lanari  eta  jeinuari  eman  zitzaion.  Aurten,  berriz,  Ruper  Ordorikari  ematea  erabaki  du  aholkularitza  batzordeak,  aho  batez.

José Antonio Echeniquek, Jon Eskisabelek eta Agurtzane Aizpuruk osatutako aholkularitza batzordeak arrazoi hauek hartu ditu kontutan, besteak beste: “Ruper Ordorikak bere estiloaren berezko modernotasunari eta proposamen musikalari ibilbide luze eta emankorra gehitzen dizkio. Ibilbide horretan, Ruperrek, Euskal Herriko abangoardiako artistekin ez ezik, beste jatorri eta tradizio batzuetako lehen mailako artistekin ere grabatu eta partekatu ditu proiektuak. Ohikoa da Ruperrek jazzeko eta rock garaikideko artista amerikarrekin elkarlanak egitea eta diskoak ekoiztea. Era berean, Ruper Ordorikak euskal kantutegiaren zati garrantzitsu bat berreskuratu eta eguneratu du, bai bere izenean eta bai kolektiboki partaide izan den proiektuen bitartez.” (Irakurri +)
 Dionisio  Cañasen  poema  batetik  hartu  du  Ruper  Ordorikak  disko  berriaren  izenburua,  Lurrean  etzanda.  Bizitzak  eskaintzen  dituen  gauza  ederrez  gozatzeko  –adiskidetasuna,  maitasuna,  natura…–  eta  haren  ifrentzuarekin  –gizaki  ororen  zalantzak,  ikarak…–  elkarbizitzen  jakiteko  gonbita  dira  Ordorikaren  kantuak.

Arreta deitu dit azken hiru diskoen izenburuek naturako erreferentziak dituztela (haizea, hodeiak, lurra). Horrek, eta hirurek nolabait gordetzen duten batasun tematikoak, trilogia bat osatzen dutela pentsatzera eraman dezake.
Ez da nire asmorik izan, ez daukat horrelako ahalmen taktikorik, baina beste aldera esango nizuke baietz, azken urteetan beste esparru batean sartzen ari naiz kantugaietan, eta litekeena da egotea horrelako harreman bat… Polita da esaten duzuna. Niretzat natura da umeak marrazten duen orriaren alde hori, non agertzen den zeru bat, eguzki bat, mendi bat… hori da da gure kantuak bizi diren tokia.
“Hemen dago, heldu da eguna, pozik izan, heldu da”, dira diskoko lehen hitzak. Aurreko diskoetan bezala, bizitza berri bat hasi duenaren lilura islatzen da kantu askotan, bizitzaren ospakizun neurtu eta sosegatu bat.
Ez  da kit  nori  entzun  diodan  berriki  esaten  ezkor  izateari  utzi  egin  diola  harik  eta  sasoi  hobeak  iritsi  arte.  Nik  ere  garai  hobeetarako  utzi  dut  pesimismoa.  Sasoi  oso  ilunetan  ez  zait  ateratzen  horretan  sakontzea.  Orain  badugu  aski  kezkarik  inguruan.  Aspaldian  ari  naiz  hain  logizistak  ez  diren  testuen  atzetik.  Eta  musikan,   berba  jakin  bati  hain  lotuak  ez  diren  giroen  atzetik.  Hitzari  doinua  gehituz  gero  halako  zoriaz  sortzen  den  hirugarren  gune  baten  bila  nabil,  barruko  gauzak  esan  ahal  izateko.  (Irakurri  +)
kit  nori  entzun  diodan  berriki  esaten  ezkor  izateari  utzi  egin  diola  harik  eta  sasoi  hobeak  iritsi  arte.  Nik  ere  garai  hobeetarako  utzi  dut  pesimismoa.  Sasoi  oso  ilunetan  ez  zait  ateratzen  horretan  sakontzea.  Orain  badugu  aski  kezkarik  inguruan.  Aspaldian  ari  naiz  hain  logizistak  ez  diren  testuen  atzetik.  Eta  musikan,   berba  jakin  bati  hain  lotuak  ez  diren  giroen  atzetik.  Hitzari  doinua  gehituz  gero  halako  zoriaz  sortzen  den  hirugarren  gune  baten  bila  nabil,  barruko  gauzak  esan  ahal  izateko.  (Irakurri  +)

 Español
 Español