Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Neurria
Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50. (Irakurri +)
Mikel Zarate haur literaturako ipuin saria aurten hutsik uztea erabaki dute epaimahaikideek. 28 lan aurkeztu ziren guztira.
Iaz, Xabier Olasoren Erraldoiak izan zen irabazlea. Aurreko urteetako beste irabazle batzuk izan dira Julen Gabiria, Irati Bediaga, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña…





