Alaine Agirre: “neure amari zuzendutako maitasun-adierazpen bat da”

Alaine Agirre

Belaixe estudioa

Alaine Agirre idazle bermeotarrak helduentzako hirugarren nobela kaleratu berri du: Bi aldiz erditu zinez nitaz, ama. Idazleak aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama kaleratu berri duzu. Zure hirugarren nobela heduentzat, eta Joseba Jaka beka irabazi zuena. Esanahi bereziren bat du honek?

Nire hirugarren nobela da, esan duzun bezala, baina horrez gain uste dut ziklo bat ixten dudala: aurreko bi nobelekin (Odol mamituak eta X hil da) nolabaiteko batasuna osatzen duela: neure bizitza, beldurrak, obsesioak kontatzen ibili naiz, eta hemendik aurrera beste era bateko idazkera landu nahi nuke, ez dakit lortuko dudan baina. Jaka Sariari dagokionez, berriz, ohore bat izan da, zalantzarik gabe, eta laguntza eder bat, asko eskertzen dudana. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko udaberriko nobedadeak

Elkar argitaletxea buru-belarri ari da lanean argitarapen berriak kaleratzeko. Dagoeneko udaberri honetako nobedade zerrenda zehaztuta du, eta datorren astean  hasiko da liburu berri horiek aurkezten; lehena Kattalin Miner-en Nola heldu naiz ni honaino liburua izango da.

HELDUENTZAKO LITERATURA

LITERATURA
Nola heldu naiz ni honaino – Kattalin Miner (Igartza Saria)
Nobela
Kaleratze data: otsailak 16

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da.

 

 

Koadernoa zuri – Arantxa Iturbe
Nobela
Kaleratze data: martxoak 9

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere.

 

(Irakurri +)

Garazi Goia: “Nire pertsonaiek, erantzun ezin dituzten galderekin eraiki behar dute etorkizuna”

Txartel bat (des)herriraGarazi GoiaGarazi Goiak (Segura, 1978) bigarren eleberria idatzi du: Txartel bat (des)herrira, bata gerratik eta bestea oroitzapen mingarrietatik ihesi dabiltzan bi pertsonaiaren istorio gurutzatuak, gozotasun edo sosegu apur baten bila. Piezaz pieza, maitasun eta maisutasunez osaturiko puzzlea.

Orain dela bost urte kaleratu zen zure lehenengo nobela, orain arteko bakarra: Bi hitz. Zertan da hau haren jarraipen, zertan desberdin?

Ez dauka jarraipenetik ezer eta oso ezberdina dela esango nuke. Hala ere, muturreko egoeren sinbolismo bat badago orain ere, eta pertsonen sentimendu sakonak erakutsi nahi izan ditut: mina, damua, ezintasuna, maitasuna, zalantza egoerak. Bizitzako muga horiek interesatzen zaizkit, eguneroko errutina arruntetik haratago daudenak.

Bestalde, nobela batek, batez ere idazten ari zarenean, lotura psikologiko sendoa sortzen du; denbora luzean zehar sortutako lana da, eta zuk sortu dituzun pertsonaiak zure bizitzako parte bihurtzen dira modu berezi batean. Aurrera egiteko eta beste zerbait berria idazten hasteko, ezinbestekoa da niretzat kapitulua ixtea. Bi Hitz-en kapitulua itxi nuen eta zerbait ezberdina egin nahi nuen oraingoan.

Puzzle gisako idazketa erabili duzu hemen ere, pixkanaka josiz joango diren piezaz osatua.

Bai, aurreko nobelan bezala estilo zatikatua erabili dut, teknika literarioa ere antzekoa da, idazmolde asko nahastuz (prosa, tartekako poesia, pasarte onirikoak, metaforak, eskutitzak, etab). Askotan ez dut trama edo mezuak garbiegi azaltzeko beharrik sentitzen. Irakurleari beraien interpretaziorako bidea ematea interesgarriagoa iruditzen zait. Ez dagoela beti erantzun bakarra edo amaierara iristeko bide bakarra adierazi ahal izatea, adibidez. Sentimendu sakon eta mingarriez ari naiz askotan, eta horiek zeharkako estilo batean azaltzea errazago egiten zait.

Ez dut uste balioko nukeenik abenturazko istorioak kontatzeko, hasiera, trama eta amaiera moduko egitura finkoarekin! (Irakurri +)

Harkaitz Cano: “Orrialde gordinenak eta zoriontsuenak idatzi ditut liburu honetan”

Argazkiak: Sushi-Maki

 

Wikipediari kasu eginez gero Arkansaseko hiri bat, Kanadako hockey jokalari bat edo mastekatzeko tabako klase bat da “twist”. Twist (Susa, 2011) Harkaitz Canoren nobela berria irakurrita, beste bi adiera etortzen zaizkigu burura ordea. “Twist” dantza gisa, dantza franko baitago eleberri honetan: gure garaia eta laurogeiko hamarkadaren arteko jauzi-dantza, bahitu, torturatu eta kare bizian enterratutako bi lagun eta erruarekin biziraun behar duen hirugarren lagunaren arteko dantza… Eta “twist” fikzioetako (Irakurri +)

La belleza y el dolor de la batalla

Aurten nik irakurri dudan libururik onena aurkeztu nahiko nuke. Nobelatutako liburu historiko bat da, nobela baten eran idatzia, baina kapituluen egitura ezohiko batekin.

I Gerrate Mundialak Europan eta mundu osoan zer suposatu zuen azaltzen duten liburu pila ditugu gure liburu-dendatan. Ondorio ekonomikoak, tropen mugimenduak, hildako milioiak, gerrateak ekarri zuen ondorengo krisi ekonomikoa, gerra egiteko azaldu ziren metodo eta makina berriak, aurrerakuntza medikuak…. etabar zehatz-mehatz azalduta daude hainbat liburutan.

Baina liburu hau ez da makro zifra horietan gelditzen, benetako 20 kasu partikularretan sakonki sartzen baita. 20 kasu horien bitartez I Gerrate Mundialaren mosaiko bat azaltzen digu egileak. (Irakurri +)

Ruta Sepetys: “Los lituanos ha sufrido durante 50 años y no guardan sentimientos de resentimiento.”

¿Dónde encontró su inspiración para la historia?
Me inspiré en mi propia familia. Estaba con mis familiares en Lituania, preguntándoles si me podían enseñar algunas fotos antiguas de mi familia y ellos me dijeron que habían tenido que quemarlas, que no podían tener muestras de que habían tenido alguna relación con ellos. Y como yo no entendía el porqué me explicaron que, como mi abuelo había sido militar lituano y se había escapado, el régimen de Stalin podría haber caído sobre ellos. El que muchos familiares en Lituana hubieran estado en campos de concentración en Siberia era algo que yo no sabía hasta entonces. Comenté con mi padre el hecho de que existieran tantas cosas que habían pasado en mi propia familia que yo no conocía y supuse que hay mucha gente en el mundo que tampoco conoce esta parte de la historia. Así fue cómo encontré mi inspiración para escribir el libro. Quería dar voz y homenajear  a toda esta gente que perdió su vida en el terror del régimen estalinista.

¿Mientras hacía el trabajo de investigación cuál fue la mayor sorpresa con que se encontró?
La mayor sorpresa fue que los supervivientes, la gente que de alguna manera había conseguido salvarse, no tenían guardado ningún tipo de rencor, odio o ganas de vengarse. Estas personas simplemente estaban agradecidas por seguir vivas y aceptaban todos los sufrimientos pasados como unas enseñanzas espirituales. (Irakurri +)