Haur literaturako nobedadeak – Ttarttalo argitaletxea

Ttarttalo argitaletxeak liburu ugari kaleratuko ditu adin guztietako haurrentzako datozen hilabeteetan. Hemen duzue informazio guztia:

Akim ihesi

Akim ihesiAlbum ilustratuak

Egilea: Claude K. Dubois

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 6 urte

Ume baten bizipen latzak jasotzen dituen kronika da Akim ihesi. Gerraren indarkeria pairatu eta ihes egin behar izan du Akim-ek; bere etxea eta herria suntsituta ikusi ondoren, familia eta lagunak galdu ditu. Soldadu batzuek atzemango dute handik gutxira, eta haien esklabo bihurtuko da ihes egitea lortzen duen arte…

Akim-en istorioa gogorra da, baina ez da bakarra. Tamalez, gerren krudeltasunaren biktimak diren hainbat eta hainbat haur, emakume eta gizonezkoren istorioa ere bada…

 

Ximon eta jostailuak / Ximon eta jantziak

Ximonen munduaJolasteko eta ikasteko liburuak (Kartoizkoa)

Egilea: Xavier Deneux

Adina: + 1 urte

Jostailuak eta jantziak ezagutzeko liburu koloretsu bereziak. Kartoizko liburu txiki hauek ezin egokiagoak dira haurren eskuetarako, eta orrialde bakoitzak duen formari esker, ondo identifikatuko ditu barruan azaltzen diren objektuak. Poltsikoan ere sartzen direnez, edozein lekutara eraman, eta ondo pasatzeko aukera ematen dute. (Irakurri +)