Haur literaturako nobedadeak – Ttarttalo argitaletxea

Ttarttalo argitaletxeak liburu ugari kaleratuko ditu adin guztietako haurrentzako datozen hilabeteetan. Hemen duzue informazio guztia:

Akim ihesi

Akim ihesiAlbum ilustratuak

Egilea: Claude K. Dubois

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 6 urte

Ume baten bizipen latzak jasotzen dituen kronika da Akim ihesi. Gerraren indarkeria pairatu eta ihes egin behar izan du Akim-ek; bere etxea eta herria suntsituta ikusi ondoren, familia eta lagunak galdu ditu. Soldadu batzuek atzemango dute handik gutxira, eta haien esklabo bihurtuko da ihes egitea lortzen duen arte…

Akim-en istorioa gogorra da, baina ez da bakarra. Tamalez, gerren krudeltasunaren biktimak diren hainbat eta hainbat haur, emakume eta gizonezkoren istorioa ere bada…

 

Ximon eta jostailuak / Ximon eta jantziak

Ximonen munduaJolasteko eta ikasteko liburuak (Kartoizkoa)

Egilea: Xavier Deneux

Adina: + 1 urte

Jostailuak eta jantziak ezagutzeko liburu koloretsu bereziak. Kartoizko liburu txiki hauek ezin egokiagoak dira haurren eskuetarako, eta orrialde bakoitzak duen formari esker, ondo identifikatuko ditu barruan azaltzen diren objektuak. Poltsikoan ere sartzen direnez, edozein lekutara eraman, eta ondo pasatzeko aukera ematen dute.

Kuku!

Kuku! Jolasteko eta ikasteko liburuak (Kartoizkoa)

Egilea: Giuliano Ferri

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 1 urte

Haurrei izugarri gustatzen zaie eskuen atzean ezkutatzea eta bestaldean nor dagoen galdetzea.

Liburu honetan, zenbait animaliaren hanken atzean nor ezkutatzen den asmatu beharko du haurrak.

Eta bukaeran… a zer ezusteko ederra!

 

Ozeanoa

OzeanoaPop-up liburua

Egileak: Anouck Boisrobert eta Louis Rigaud

Itzulpena: Miren Agur Meabe

Adina: + 3 urte

Pop-up liburu ikusgarri honek itsasoak eta ozeanoak zeharkatzeko gonbita luzatzen digu;

sorpresaz beteriko bidaia batean murgildu, eta ozeanoak gordetzen dituen hainbat eta hainbat altxor deskubrituz. Abenturaz gozatzeko aukera emateaz gain, izadiaren edertasuna goresten eta babesten erakusten duen liburu ederra.

 

 

 

 

Itsas azpian / Egun haizetsua

Itsas azpianLehen irakurleentzako ipuinak

Egileak: Anna Milbourne, Cathy Shimmen-Elena Temporin

Itzulpena: Aiora Jaka

Adina: + 5 urte

(Itsas azpian):

Pentsatu al duzu inoiz zer dagoen itsas azpian?

Zatoz uhinen azpira, eta ikusi han bizi diren arrain koloretsuak, balea kantariak eta itsaso hondoko izaki ñirñirkariak.

 

(Egun haizetsua):

Egun haizetsuaBadakizu zerk astintzen dituen zuhaitzak eta zerk dantzarazten dituen lurreko hostoak?

Egin dezagun ibilaldi bat egun haizetsu honetan; ikusiko duzu nolakoa den haizearen ahalmena eta indarra!

 

 

 

 

• Nor ezkutatu da oiloaren azpian? / Nor ezkutatu da elefantearen azpian?

Nor ezkutatu da oiloaren azpian?Jolasteko eta ikasteko liburuak (Kartoizkoak)

Egilea: Vincent Mathy

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 1 urte

Etxaldeko eta sabanako animalia bakoitzaren azpian beste animalia bat ezkutatu da. Ku-ku, non zaude? Hementxe!

 

 

• Saltoka / Bi txori

Ipuinak

Egileak: Olga Cuéllar (Saltoka) / Bi txori (Dipacho)

Adina: + 2 urte

 Istorio politak eta biziak jasotzen dituzten hitzik gabeko liburuak.

 

Erlauntza / Eguraldia

Ezagutza liburuak

Egileak: Anne-Sophie Baumann – Sophie Lebot (Eguraldia) / Pascale Hédelin – Sophie Lebot (Erlauntza)

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 5 urte

(Erlauntza):

Nolakoak dira erlauntzak? Zer funtzio betetzen dute erreginak edo erle langileek? Nola biltzen dute eztia? Nola ekoizten dute? Nola komunikatzen dira elkarren artean? Zer produktu ematen ditu erlauntzak? Istorio baten moduan kontatzeko liburua, eta dokumental baten moduan ikustekoa.

(Eguraldia):

Zergatik ditugu urtaroak? Zerez eginda daude hodeiak, eta zergatik egiten du batzuetan euria eta besteetan txingorra edo elurra? Zer tresna ditugu eguraldia aurreikusteko? Nola prestatzen da telebistan ikusten duzun eguraldi-buletina? Istorio baten moduan kontatzeko liburua, eta dokumental baten moduan ikustekoa.

 

• Pintto eta orkestra

Jolasteko eta ikasteko liburuak / Liburu soinuduna

Egilea: Magali Le Huche

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 3 urte

Pintto oso pozik dago. Gaur gauean, kontzertua izango dute basoan. Baina non dira musikariak? Prest zaude doinuz jositako ibilaldi bihurri bat egiteko?

Irakurtzeko istorio polit bat eta 16 doinu biltzen dituen liburu soinuduna.

Sakatu ikonoen gainean eta entzun orkestrako musika-tresnak: klarinetea, biolontxeloa, pianoa…

 

• Baserria / Jarduerak

Jolas-koadernoak

Egileak: Stacey Lamb / Maria Neradova

Itzulpena: Olaia Salegi (Bakun S.L.)

Adina: + 3 urte

Liburu dibertigarri hauek ezin aproposagoak dira haurrak zenbatzen, behatzen eta arkatza ondo erabiltzen trebatzeko.

 

• Auto txikiak eta kamioi handiak / Piztia txikiak eta animalia handiak

Jolasteko eta ikasteko liburuak (kartoizkoak)

Egileak: Madeleine  Deny – Patrick Morize / Madeleine Deny – Peggy Nille

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 1 urte

Ibilgailuen eta animalien formako orriak eta xehetasunez betetako irudiak, behatzeko ohitura garatzeko eta hitz berriak ikasteko.

 

• Biziaren historia

Ezagutza liburuak

Egileak: Stéphanie Ledu – Caroline Hüe

Itzulpena: Miren Agur Meabe

Adina: + 5 urte

Gure historia aspaldi-aspaldi hasi zen. Ez zegoen ezer orduan: ez Lurra, ez Eguzkia, ez Unibertsoa.

Bat-batean, orain dela 13,7 mila milioi urte, leherketa izugarria izan zen. Unibertsoa sortu zen… Martxan ginen!

Askoz geroago, Lur planeta txikian, bakterio ñimiñoak azaldu ziren, itsasoko animaliak eta gero lehorrekoak, narrastiak, landareak, ugaztunak… eta zu zeu!

 Biziaren abentura handia ipuin antzera kontatua dokumental zoragarri batean.

 

• Sormena lantzeko jarduerak

Jolas-koadernoak

Egileak: Marie Fordacq – Aki

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 5 urte

Irudiak osatuko dituzte, paperezko hauspoak egingo dituzte, edota hatzetako txotxongiloak, lore magikoa, betiko balio duen egutegia, tangrama, liburua… Animalia bitxiak asmatu eta imajinatuko dituzte, bi eskuekin aldi berean marraztuko dute…

Marrazteko, tolesteko eta mozteko 70 jarduera baino gehiago biltzen dituen jolas-koaderno originala.

 

• Koloreak

Album ilustratua

Egilea: Hervé Tullet

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 2 urte

Egile beraren Liburu bat izeneko albumak izandako arrakastaren ondoren, oraingoan, koloreen mundua deskubritzeko lan batekin datorkigu Hervé Tullet. Oso ideia sinple batetik abiatuz, koloreen munduan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen dio haurrari: koloreak ukituz, laztanduz, igurtziz, eta liburua bera alde batera eta bestera astinduz, ezkerreko orria eskuineko orriaren kontra estutuz… kolore berriak aterako dira.

Jolastu, begiratu, nahastu, deskubritu eta batez ere, ondo pasatzeko liburu magikoa.

 

• Hartu eta eman

Jolasteko eta ikasteko liburuak (Kartoizkoa)

Egilea: Lucie Félix

Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Adina: + 2 urte

Polita bezain sinplea den liburu interaktiboa, haurrak jolasten duen bitartean kontrakoak ikasteko.

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina