Gernikako bonbardaketatik zortzi urtera, 1945ean, amerikarrak eta errusiarrak Alemaniako Reich-a erorarazteko borrokan ari ziren garaian eta Berlin inguratua zutela, Gernika Batailoia —erbesteko Eusko Jaurlaritzak sortua eta Kepa Ordoki harginak zuzendua— Okzitaniako Punta de Grava (frantsesez Pointe de Grave) lurmuturrean gotortuta zeuden nazien aurka borrokatu zen, banderatzat ikurrina hartuta. Bost gudari hil eta hogei inguru zauritu ziren. Gernika Batailoiaren historia ahanzturatik jaregin nahi izan du Franck Dolosor Haltza kazetari eta idazleak (Senpere, 1977) liburu honetan. (Irakurri +)
Behi euskaldun baten memoriak, Bernardo Atxagaren liburua, MO nobela grafikoa bihurtu dute Juan Suarez marrazkilariak eta Pello Varela gidoilariak. Varelarekin hitz egin dugu liburuaz. (Irakurri +)