Halaxe  pasa  nituen  Mecanografiak  antologia  osatzeko  behar  izan  nituen  hilabeteak.  Harkaitz  Canok  azken  mende  erdian  idatzitako  narrazio  guztiak  bilatzen  eta  irakurtzen,  bere  hitzek  sortu  dituzten  unibertsoekin  hordituta.  Egia  esan,  izan  dut  lan  desatseginagorik. 
Euskaldunon Egunkarian jaso nuen lehen aldiz Harkaitz Cano izeneko baten berri. Ez dut lehen zutabe haren gaia gogoratzen. Bai, ostera, lotura bat, gerora Katixa Agirrerekin Sua falta zaigu narrazio laburra irakurtzerakoan ere sen- titu nuena. Hantxe, neure aurrean, neurelako norbait ze- goen. Neure kultur erreferentzietatik hurbil zegoen nor- bait, mundua neurearen ez oso desberdina zen ertz batetik ikusten zuen ezezagun ezagun bat, berehala etxekotu nuena. Etxekotze horren baimenarekin osatu dut Esteban Montorioren azal ederrarekin datorren Mecanografiak. Antologia apetatsua, ez-kanonikoa, ez-kronologikoa, ez- akademikoa.
Ezin bestela izan. Nekez jaso zezakeen liburu batek Harkaitz Canok egin duen guztia. Euskal literaturan gutxik egin dute berak bezainbeste. Hasierako narrazioetatik ikusten da ofizio honek dituen tresna guztiak erabili eta ezagutu nahi dituen irakurzale amorratua. B planik gabeko idazle baten pasioak baino ezin du azaldu 1994tik


