Harkaitz Canoren literaturaren arrabaletan

Halaxe pasa nituen Mecanografiak antologia osatzeko behar izan nituen hilabeteak. Harkaitz Canok azken mende erdian idatzitako narrazio guztiak bilatzen eta irakurtzen, bere hitzek sortu dituzten unibertsoekin hordituta. Egia esan, izan dut lan desatseginagorik. 

Euskaldunon Egunkarian jaso nuen lehen aldiz Harkaitz Cano izeneko baten berri. Ez dut lehen zutabe haren gaia gogoratzen. Bai, ostera, lotura bat, gerora Katixa Agirrerekin Sua falta zaigu narrazio laburra irakurtzerakoan ere sen- titu nuena. Hantxe, neure aurrean, neurelako norbait ze- goen. Neure kultur erreferentzietatik hurbil zegoen nor- bait, mundua neurearen ez oso desberdina zen ertz batetik ikusten zuen ezezagun ezagun bat, berehala etxekotu nuena. Etxekotze horren baimenarekin osatu dut Esteban Montorioren azal ederrarekin datorren Mecanografiak. Antologia apetatsua, ez-kanonikoa, ez-kronologikoa, ez- akademikoa. 

Ezin bestela izan. Nekez jaso zezakeen liburu batek Harkaitz Canok egin duen guztia. Euskal literaturan gutxik egin dute berak bezainbeste. Hasierako narrazioetatik ikusten da ofizio honek dituen tresna guztiak erabili eta ezagutu nahi dituen irakurzale amorratua. B planik gabeko idazle baten pasioak baino ezin du azaldu 1994tik

(Irakurri +)