JOLAS HEZITZAILE TAILERRA: Beleduc

JOLAS  HEZITZAILE  TAILERRA:  Beleduc
Click to view map
Noiz:
iraila 19, 2015 @ 12:00 pm – 1:00 pm
2015-09-19T12:00:00+02:00
2015-09-19T13:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Iruñea
Calle Arcadio María Larraona
Pamplona, Navarra
España

Udazken honetan elkar liburu-dendan eskura ditugun jolas hezitzaileak ezagutarazi nahi dizkizugu. Eta zein da horretarako modurik onena? Jolastuz ikastea! 

elkar aretoetan, hilean behin, jolas hezitzaileen etxe bat ezagutuko dugu haur eta gurasoei (guztiei!) zuzendutako tailerren bidez. Haurrarekin jolas dezazun nahi dugu, guztion artean goiz eder bat pasa nahi dugu. 

 

Iruñean egingo dugun lehen tailer honetan Beleduc etxe alemaniarreko jolasak ezagutuko ditugu. 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako jolasak dira: Imita imitazio jolasa, Candy gozo edo Speed Cups (Halli Galli) azkartasun jokoak, Heavy Hippos berria, haurrek pixuak ikasteko balio duena, Happy Farm eta Travelino kids mahai joko oso dibertigarriak! Edo Logykit bakarkako logika jokoa eta puzzle hezitzaile oso politak. 

 

(Tailerraren kudeaketa errazteko, etorriko diren haurren adina jakin nahiko genuke. Tailerrera etortzekoak bazarete, idatzi mesedez lmendizabal@elkar.eus helbidera eta jarri zein hiritan parte hartuko duzuen eta haurraren edo haurren adina.)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina