Zura “Egunkari ezkutua” Prentsaurrekoa

Zura  “Egunkari  ezkutua”  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
urria 2, 2015 @ 10:30 am – 11:00 am
2015-10-02T10:30:00+02:00
2015-10-02T11:00:00+02:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

ZURA taldearen ibilbidean zehar, poeta eta idazle desberdinak izan ditu gogoan hitzak egiterako orduan (Lauaxeta eta Lorca, adibidez). Disko berri honen prestaketaren garaian, bereziki jo zuten LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUA eleberrira, liburuak daukan indarra dela-eta, bai hizkuntza aldetik bai kontzeptu poetikoen aldetik. Txillardegiren lehen liburuaz ari gara, 1957.ean euskal narratibaren garai oso bat zabaldu zuen liburuaz, hain zuzen ere.

Liburuari eta bere testuei aurre egiterako orduan, collagea, erremixa, kiribilketa eta berrasmakuntza izan dituzte tresna. Alegia, Txillardegiren liburua birpentsatu egin dute, bereganatu, eguneratu, bete-betean rockaren estetikan kokatu dutelarik

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina