JOLAS HEZITZAILE TAILERRA: Haba
Calle Arcadio MarÃa Larraona
Pamplona, Navarra
España
Hainbat herrialdetako jolas hezitzaileak aurki ditzakezu elkar liburu-dendetan: Haba, Djeco, Beleduc, Hape, Asmodee, BlueOrange, SmartGame, Ravensburguer, 4M, Alex Toys, etab. Udazken honetan, haur eta gurasoei zuzendutako tailerretan, jolas hauetako batzuk ezagutzen ari gara hilean behin antolatzen ditugun tailerretan.
Iruñean egingo dugun bigarren tailer honetan Haba etxe alemaniarreko jolas hezitzaileak ezagutuko ditugu. 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako jolasak dira: Mi primer frutal, Salta, salta poni mío eta Bellaflor, txikienentzako pentsatutako mahai jolas politak, Pantomimia mimika jokoa, La tarta de los monstruos azkartasun jolasa, Danza del huevo dibertigarria!, ¿Quien soy? hizkuntza lantzeko jokoa, Super Rino motrizitatea lantzeko, El Rey embustero berria edo txikienentzako puzzle ederrak.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Igelaren Banda “Debalde festa” Prentsaurrekoa
- Goizalde Landabaso “Babeserako kopia” Prentsaurrekoa →






