Pirritx eta Porrotxen 6 liburu berri – Prentsaurrekoa

Click to view map
Noiz:
urria 28, 2015 @ 11:00 am – 11:30 am
2015-10-28T11:00:00+01:00
2015-10-28T11:30:00+01:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

PLAZA IPUINAK:

Txo – Jon Maia / Julen Tokero Ipuina

Txo mik mak indioa da, itsasoaren bestaldetik Euskal Herrira iritsia. Pasaiako portuan ezagutuko du Albaola Faktoria. Bertan aurkituko du Roke, arotza, San Juan baleontzia egiten.

Patata, patata! – Miren Amuriza / Julen Tokero Ipuina

Tider portutik pasatu da eskolatik etxera bidean. Nagusitzean lemazaina izan nahi luke, Afrikara itsasontzi batean itzultzeko. Tider Saharakoa da eta herri-mina du. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen laguntza ezinbestekoa izango da gure artean arrotz sentitu ez eta pozik egoteko.

MAITATUZ:

Pirritx maiteminduta – Uxue Alberdi / Julen Tokero Ipuina

Pirritx maiteminduta dago, hezurretaraino, zeharo. Aitortzeak lotsa ematen dio, baina ezin du gehiago.

Porrotx lagun artean – Uxue Alberdi / Julen Tokero Ipuina 

Porrotx lagunartean bizi da alai, baina ez da bakarrik egoteko gai.

Marimotots bakarrik – Uxue Alberdi / Julen Tokero Ipuina

Marimototsek bakarrik bizitzea erabaki du. Bere beldurrez eta ametsez hitz egingo digu.

Pupu eta Lore Jeloskor – Uxue Alberdi / Julen TokeroIpuina

Pupu eta Lore jeloskor daude. Maitatu al daiteke jelosiarik gabe?

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina