LORALDIA. Xabi Solano Maiza. ‘Ereñotzu + Trikitixa liburua II’
Xabi Solano trikitilariak ‘Trikitixa liburua II’ eta ‘Ereñotzu’ diskoa aurkeztuko ditu. ‘Trikitixa liburua I’ partitura liburu arrakastatsuaren ondoren, haren bigarren alea, argitaratu dute 5gora eta Elkar zigiluek. Proiektu ludiko-didaktiko honetan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura zifratuez gain, kantu horien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Bestalde, Ereñotzu (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko diskoa ere plazaratu du Solanok.
Erlazionatutako Albisteak
- ← 3D ilustrazio tailerra. elkar Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa. Haurrentzako tailerra.
- Elísabet Benavent ‘La mágia de ser Sofía’ Tertulia + firma. →