Bernardo Atxaga: “Gizarte honen gunea indiferentzia da”
Bernardo Atxagaren nobela berria dugu liburu dendan: Zazpi etxe Frantzian (Pamiela). Irakurleak harrituko dituen narrazioa egin du, bere orain arteko lanetik ezberdina, geruza asko dituen testua, lehenengo aldian azkar irakurtzen dena, baina itzultzeko gogoa -edo beharra- sortzen duena. Biharamunean irauten duen liburua.
Zazpi etxe Frantzian nobela berria aldaketa handia da aurreko zure beste lanekiko.
Aldaketa handia da, nire lan ezagunenak, Obaba eta Obabaren ingurukoak, gogoan hartuta. Beste hari bat ere ekarri dut, batez ere poemetan zegoena, eta bigarren hari horretatik egin dut nobela. Poesietan dagoena, nire ustez, beti da autore baten arrastorik sakonena. Ni neu, pertsona bezala, aldarte bezala, areago nago oraingo liburu honetan, aurreko guztietan baino. Laboak kantatzen zuen Bagdad eta erdaraz egin nuen beste poema bat, “…me moriré dubiduba, es casi seguro…”, umore hori da, benetan,nire-nirea.Orain arteko liburu asko egin ditut nire eskolakoeta nire unibertsitateko kideak barruan hartuta. Hemendik aurrera ni neu bakarrik naizhor atzean dagoena, ez dago beste inor.
Leopoldo II-aren garaiko Kongon kokatu duzu nobela, europarron kolonizaziorik krudelenetako batean. Zergatik?
Ez nuen kronikarik nahi, ez zait batere interesatzen hori eta gainera gero eta siniestroagoa iruditzen zait gertaera makurrei buruzko kronika: goizean jendea ari da gosaltzen, irratikoek ere ondo gosaldu dute eta gaietako bat, ordu erdi batez, bezperan patera batean ito direnak dira. Nire gaurko sentsibilitatetik, horida “panis et circus”. Nik zerbait egin nahi nuen abiapuntu ideologiko eta sentimendu horretatik, eta metafora bat asmatzeko premia sentitzen nuen. Mikrokosmos bat egin eta metafora baten alde lehiatu naiz, errealitatea argitzeko, irakurleari pentsa arazteko. Hau da gaur egun errealismora joateko bide bakarra, nire ustez.
Nobelan sofritzen dutenen ahotsik ez dago. Errealitatean ere ahotsik ez dutelako?
Nire ustez errealitateak jartzen duen ildo siniestroa da. Errealitatean eten gabe hiltzen da jendea, etengabe hitz egiten da horiei buruz, baina gai nagusia indiferentzia da, ez enpatia emozionala. Gaurko errealitatearen gunea, errealitate guztiari eusten diona, indiferentzia da. Eta nikegin dudana da pentsamendu hori bideratu, ahalegin hori egin, abentura nobela bat kontatuz, umorea eginez.
Abentura nobela umorea eginez, baina krudelkeriak eta izuak pisu handia dute nobelan.
Gure munduaren metafora dela eta, beste nire hipotesia: eredu nagusia ez da poeta, ez da atleta, ez da gurutzean iltzatutako heroia; eredua militarra da, batzuetan poeta bezala kamuflatua, besteetan kristau bezala kamuflatua… baina militarra eta bere balioak, horiek dira nagusi gure munduan. Horregatik idatzi ahal izan dut nobela hau, eta horregatik ibili naiz aise pertsonaien aldetik, hamabost hilabete egon nintzelako oso koartel txarretan soldadu raso bezala. Ezagutu ditut nire kide ziren soldaduak, nire buruzagi zirenak… Nik nekazariak baino barruagotik ezagutu ditut militarrak.
Ehun urte atzera egin duzu egungo gizartearenmetafora bat egiteko. Ez gara aldatu, beraz?
Errealitatearen oinarrizko matematikaz ari naiz nobelan, eta beraz, ez da historiaren une batean edo bestean gertatzen den zerbait, baizik eta gutxienez modernitate osoan, azken mendeotan gertatu den zerbaiten isla. Europa krimenaren gainean eraiki da. Leopoldo II.aren oinordekoak hortxe daude, hortxe daude Bruselasen abenidak eta palazioak.
Nola lortzen da basakeriak kontatzeaeta hala ere erraz irakurtzea?
Nik errealitatea kontatu dut. Baina ez dut juzkurik egin. Liburuak ez du denuntziarik egiten. Nire asmoa eta nire lan guztia testu honetan izan da, irakurlea testuan aurrera erraz pasatzea eta handik puska batera galdetzen hastea bere buruari.
Nobela oso polifonikoa da. Hainbat ahotsek kontatzen dute.
Bai, irudi batekin azalduz, pertsonaiak, ahotsak eta narradoreak jiratuz doaz. Beti gelditzen da narrazioa azkenekoaren ahotsean. Etengabeko tour bat egiten dut.
Noiz hasi zinen nobelarekin?
Nobela hau ez zen hasten liburuan hasten den moduan, Chrysostome izeneko pertsonaia baten bilobarekin baizik. Pertsonaia horrek, bilobak, Kongon ibilitako bere aitonaren aipamena egiten zuen halako batean, eta hor etorri zen aldaketa, pertsonaia berri hori agertu zenean.
Eta non gelditu da lehenengo pertsonaia hura, emango diozu beste aukerarik?
Hor dago. Eta bai, agian egingo dut saga bat. Esan dezakedan gauza bakarra da pertsonaiek okerrera egingo dutela.
Zergatik joan zara EBetara Afrikako dekoratuan gertatzen den istorioa idaztera?
Afrika dekoratua baino gehiago da. Paisaje horiek erabat metafisikoak dira, espiritualak, barruandauzkazu, ez daude kanpoan. Gero narrazioak behar du euskarri bat, lekua, pertsonaiak, mugimenduak, eta hortik sortu zen Yangambi. Obaba ere paisaje espiritual bat zen. Gero gertatu zitzaidan Obabak asko tira zidalaeta… Orain, une honetatik begiratuta, orain dela hamar urte bukatuko nukeen nik Obabarekin. Pixka bat lehenago jo behar nuen nik Yangambira, esan bezala oso pertsonala delako mundu hau eta umore hau.
Mikel Laboagatik esan zenuen sortzaile askea, librea, zela. Zuk ere askatasuna irabazi duzu zure posizio berri honetan?
Bai, zalantzarik gabe. Nik uste, egia esan, askatasuna irabazia neukan. Azken urteetako erabakietan oso aske sentitu naiz gogoz. Bestalde, Machadorena bete dudalako naiz pertsona librea: nire diruarekin ordaintzen dut jaten dudan ogia eta lo egiten dudan ohea. Laboaz ari garela, bada askatasun bat, greziarrek time deitzen zioten sentimenduaren kontrakoa. Pertsona batek bere taldearekin edo bere inguruarekin daukan loturaren izena da time. Euskal Herrian time-aren indarra izugarria da. Laboa izan zen oso askea alde horretatik. Berari zer eskatzen zioten denek? Txoriaktxori. Azken batean Euskal Herriko kantari tradizionala izatea, eta beste kantuak barkatu egiten zitzaizkion. Askatasun handia eduki beharra dago Euskal Herrian 55 edo 60 urterekin eszenario batean Laboak egin zituenak egiteko.
____________________
“Bertako kultur industriabat behar da, erresonantziakaxa bat izan dezan”
Internetek eta liburu elektronikoak aldatu al dutezure idazteko era?
Egia da idazteko modua etengabe aldatzen dela, aldatuzuen inprentak, aldatu du zineak, aldatzen dusoziologiak… baina ez funtsezko ezertan. Euskarriakbaino, atzean duenak du garrantzia.
Nolakoa behar du liburu denda on batek zure ustez?
Gustatzen zait liburu denda batera joan eta atzo goizekoliburuak ez ezik, beste urte eta beste garaitako liburuak aurkitzea. Eta jendeari liburu dendan lasai ibiltzen uztea. Beharrezkoa da baita ere, eseritzeko toki banaka batzuk egotea, museotan bezala, bi edo hiru butaka. Oro har, zoragarriak dira niretzako liburu dendak. Unibertsitatean nengoenean, ostegunetan ez nintzen joaten klaseak hartzera, eta goiz osoa pasatzen nuen liburu denda batetik bestera.
Hemengoek ezaugarri bereziren bat izan behar dute?
Batez ere eskaparatea behar lukete. Erresonantzia kaxarik gabe ez baitago literaturarik. Orain dela hainbat urte, egile askok alderdi politiko baten erresonantzia kaxa zuten. Orduan, halako ideologiako liburudenda batera sartu eta inon ez zeuden poeta eta egileen liburuak aurkitzen zenituen, hain zuzen ideologia horretakoak. Euskal Herrian gaur egun garrantzia gehiena duena da bertako kultur industria bat izatea, euskal kulturak erresonantzia kaxa bat izan dezan. Hori eskaparatean antzematen da. Euskalduna bezalako kultura batentzat erresonantzia kaxa funtsezkoa da.
Durangoko azokaren bueltan esan zenuen promozioaren Etxepare Institutua abiatzea interes handizespero zenuela. Zergatik? Zein eginkizun beharko lituzke eduki zure ustez?
Ramon Llull Institutoko Bargallo jauna etorri zen Durangoko azokara, eta hark esan zuen “Frankfurt-en egon nahi baduzue aukera bakarra dirua jartzea da”. Modu gordin eta egiazkoan esan zuen. Ramon Lull Institutuak 2.000 miloi pezetako aurrekontua dauka urtean Katalunyako kultura eta literatura munduan barrena promozionatzeko. Uste dut argi dagoela. Eta bestela, konparatu.
Egiguzu udaberrirako bidaia proposamen bat.
Udaberrian edo udan egiteko bidaia bat: hartu Josu Iztuetaren Nairobitarra autobusa eta EEBB-etako mendebaldea ezagutu bere eskutik. Bidaia hori zoragarria da.
Irakurketa proposamena.
Kongoz ari naizenez, Andre Gideren “Viaje al Congo”.