Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2025 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Itzultzaileak Sora Ryu korear euskaldunaren laguntza izango du jatorrizko hizkuntzaren ezagutza eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.
Gema Lopez Las Herasek irabazi zuen Zaitegi saria orain dela bi urte ere, eta Annie Ernaux idazle frantsesaren Emakume izoztua euskaratu zuen horri esker.
(Irakurri +)
Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka, euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izan dugun bilakaera aztertzen duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sagarna eta Aranberrirena eman du irabazletzat Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)
Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. (Irakurri +)
London Calling izeneko bere lehendabiziko eleberri honetan Goio Ramosek (Basauri, 1966) 1980ko hamarkadan nerabezarotik helduaroko bidean dabiltzan gazte batzuen gorabeheren berri ematen digu. Urte haietako musikaz blai, protagonisten bizipenen pertsonalekin batera garai hartako egoera soziopolitikoa ere deskribatuko digu basauriarrak, sasoi horren lekuko. Zubikarai bekaren irabazlea izan da, Karmele Mitxelenarekin batera. (Irakurri +)
Itsasoa bete urre (Txalaparta 2024) Dani Martirena eta Ana Ibañezen bosgarren album ilustratuan, itsasoan bizi direnak eta bizitza galtzen dutenak ezagutuko ditu irakurleak irudi eta hitzen goxotasun biluzian. (Irakurri +)