Donostiako Liburu azokak ostiralean, uztailaren 3an, irekiko ditu ateak, eta hilaren 19 arte izango da. Egun horietan zehar hainbat idazle izango dira euren lanak sinatzen. Gipuzkoa plazako elkar liburu-dendako erakusmahaian, ondorengo idazleak izango dira:
Sabrosas y saludables
Luis Mª Jiménez de Aberasturi
Data: uztailak 3
Ordua: 12:00etatik 14:00etara
Aversiones
Alejandro Fernández Aldasoro
Data: uztailak 3
Ordua: 18:30etatik 20:30etara
Izan ginena ezagutzeko, oraina sortzeko eta etorkizuna irudikatzeko
Euskal Herriko Ikastolak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak batera pentsatu eta garatutako proiektua da Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia.
Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspegitik berreraiki eta eskuragarri jaratzeko asmoz sortu da proiektua. Gaztetxo eta haurren beharrei begira pentsatu baina familia osoarentzat ere baliagarriak diren edukiak garatu ditugu. Gure herriaren historiaren kontakizuna modu atsegin eta errazean azaltzea dute helburu egitasmo honetako argitalpen guztiek, hala nola ezagutza-liburua, ipuinak, jokoak…
Euskal Herriaren historia ezagutzeko irudimenez, abenturaz eta edukiz jantzitako ezagutza-liburua eta ipuinak argitaratu ditugu dagoeneko. Udazkenean, bestelako argitalpenak plazaratuko ditugu.
Ruper Ordorikak ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, kontzertu berezi bezain ahaztezin bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Kontzertua Donostiako Udalak Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dion Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan eskainiko da.
Victoria Eugeniako emanaldi hau berezia izango da benetan. Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du.
Ruperrekin batera, musikari hauek arituko dira; Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua). (Irakurri +)
Zer ote da iraunkortasuna? Hitzetik hortzera dabilen hitz itsusi hori… Janzteari ekiteko, bere historia, bilakaera eta etorkizunerako bideak poliki azaltzen ditu Roberto Bermejo EHUko Ekonomia Iraunkorreko irakasleak bere Del Desarrollo Sostenible según Brundtland a la sostenibilidad como biomimesis (Hegoa, 2014).
Ea bada, zuri behintzat argi azaltzeko gai naizen. Iraunkortasuna bizilegea da. Bizitza eta bizilegea jendarteari lotuta ulertzen ditut nik. Komunitatearen, herriaren muina da bizilegea. Ikasten hasteko eta jakin badakigula uste duguna zalantzan jartzeko, irakurri Educacion para el desarrollo sostenible UNESCO, Instrumentos para el aprendizaje y la formación, nº4, 2012. Jendartearen kontzientzia da iraunkortasunaren oinarria.
Iraunkortasuna jendartearen muinera ekarrita, eguneroko zenbait kontu ezin uler daitezke, adibidez: euskaldunok bizi dugun maila, munduaren bizkar, noski! Gure etengabeko energia xahuketa, lehengaien iriotea, esklabuek ekoitzitako jakiekin elikatzea, lapurtutako prezioan erositako erregaiak erabiltzea… Irakurri, irakurri Elman Altvaterren El precio del bienestar. Expolio del medio Ambiente y nuevo (des)orden mundial (Edicions Alfons el Magnanim,1994). (Irakurri +)
Ekainaren 4tik 14ra, Bilboko Liburu azoka egingo da, urtero bezala Areatzan. Egun horietan zehar, Elkar eta Ttarttalo argitaletxeekin kaleratutako ondorengo idazleak izango dira euren liburuak sinatzen:
MIKEL AYLLON Ez tiro egin anbulantziei
Eguna: ekainak 5, ostirala, 18:00etatik aurrera.
Lekua: Bilboko Areatzan, elkar liburu-dendako erakusmahaian.
KATIXA AGIRRE Atertu arte itxaron
Eguna: ekainak 14, igandea, 12:00etatik 14:00etara.
Lekua: Bilboko Areatzan, elkar liburu-dendako erakusmahaian.
ALEJANDRO FERNÁNDEZ ALDASORO Aversiones
Eguna: ekainak 6, larunbata, 12:00etatik 14:00etara
Lekua: Bilboko Areatzan, elkar liburu-dendako erakusmahaian.
BEGOÑA PRO URIARTE El anillo del leal
Eguna: ekainak 7, igandea, 18:00etatik aurrera
Lekua: Bilboko Areatzan, elkar liburu-dendako erakusmahaian.
Lau eguneko egitaraua antolatu dute antolatzaileek Odolean daramagu lelopean eta ardoa gaitzat hartuta egingo den aurtengo Literaturiarako. Liburu-aurkezpenak, errezitaldiak, azoka, etab. izango dira Zarauzko leku ezberdinetan.
Egitarau zabalaren barruan, Elkar argitaletxearekin kaleratu duten ondorengo idazleek euren lanak aurkeztuko dituzte larunbatean, maiatzaren 30ean, Garoa liburu-dendan:
– 11:00. Literatura hiztegi tekniko laburra, Karlos Linazasoro.
– 13:40. Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon.
– 19:00. Gizon gogorraren sekretua, Xabier eta Martin Etxeberria.