Ruper Ordorika Antzoki Zaharrean bakarka

Datorren igandean, maiatzak 6, 19:00etan, Ruper Ordorika kantariak bakarkako kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Antzoki Zaharrean.

Kontzertua bakarkako formatora hobekien moldatzen diren abestirik kuttun eta esanguratsuenekin osatuko du, 80. hamarkadaren haseratik osatu duen errepertorio aberatsa errepasatuz. Ruperren kantutegiaren esentzia erabat poetikoak Antzoki Zaharra hartuko du, eta entzuleek emanaldi hurbila gozatu ahal izango dute.

Ezin aukera galdu!

Euskal kultura lehentasunez hartzeko unea da

Duela hilabete aurkeztu zuen elkar Fundazioak Siadecoren eskutik egindako “Euskal Herriko biztanleen irakurketa eta musika ohituren merkatu ikerketa”-ren bi ondoriotik abiatutako gogoeta da honakoa.

Alde batetik, irakurle kopuruaren datua: euskaldun elebidunen artean %42k du irakurtzeko ohitura ─%23 dira ohiko irakurleak eta gainerakoak noizbehinkakoak─. Datua eskasa da, ezin uka. Bi  joera izan ditzakegu, etsipenean erori edo erronka gisa hartu. Lehenak ez gaitu inora eramango, eta derrigorrez hartu behar dugu bigarren bidea, horrela bakarrik lor baikenezake egoera hobetzen jotzea. Pentsa dezagun oraindik jende asko dugula euskarazko kultur eskaintzara erakartzeko, eta has gaitezen pentsatzen hori nola egin. Euskarazko kultur eskaintza orokorrean hartu nahiko nuke, eta ez soilik liburugintza, antzeko azterketarik ez izan arren, dugun susmoa baita antzekoa dela errealitatea antzerkia, zinea edo beste kultur eremu batzuetan ere. Arazoa ez dago eskaintzaren kalitatean, gurean ere denetik dago, baina iritzi orokorra da dagoen eskaintza ona dela. Adibidez, duela aste batzuk Berrian argitaratu zen erreportaje zabal batean irakur zitezkeen Ramon Saizarbitoriaren hitz hauek, kalitatea badagoela esanez: “Euskarazko literatura, esaterako, gure zenbakiei dagokiena baino hobea ere bada, beharbada”. Kalitateaz ari garela, sortzaileak aipatu behar dira. Inoizko sortzaile kopururik handiena dugu euskaraz, eta kalitatezko eskaintza ugari horretan zer esan handia dute sortzaile gazteek, eta batez ere emakumeek. Berri ona, dudarik gabe! (Irakurri +)

Maitte-maitte: Negar eta barre, munduan urtebete

Musikaren onurak anitzak dira adin guztietan. Musikaren indarra hitza isiltzen denetik aurrera azaltzen den bezala, hitza agertu aurretik ere gailentzen da, bizitzaren lehen urtean, haurraren ikasketa eta garapen prozesoan estimuluak sortzen baititu erruz.

Musikak, bestaldetik, haurra lasaitzen laguntzen duelako edo, arrazoinamendu konplexuen eremura argia ekartzen du eta plazerraren eta segurtasunaren sentsazioekin itsasten da gogoan, inteligentzia emozionala elikatuz. Musikarena lengoaia afektiboa eta bateratzailea da, hizketan ikasi aurretik batez ere.

Maitte-Maitte disko-liburuak haurra jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu. Gure tradizioko kantu eta doinu aski ezagunak lehenengo bizipen horien soinu-banda izateko proposamenarekin. (Irakurri +)

“Zer gertatuko litzateke Mikel Laboak talde elektroniko batekin grabatuko balu?

Donostiako Udalak Mikel Laboari emandako Adarra sariaren harira jasotako enkargua diskoan bildu du Deloreanek. Ez da bertsioen ohiko disko bat, esan bailiteke Laboaren obra inspirazio iturri gisa erabili duela taldeak konposizio berriak sortzeko.

Diskoan Laboaren kantuen bertsioak entzutea espero duenak dezepzioa jaso dezake. Zenbait kasutan (“Denbora galduaren bila”-n, esaterako) apenas dago jatorrizkoaren arrastorik. Abestien egokitzapenak direla diozue. Zergatik erabaki zenuten bide hori hartzea?
Mikel Laboak beti izan zuen esperimentaziorako jarrera erradikala, eta guk jarrera hori nabarmendu nahi genuen. Esperimentazioarekiko maitasun hori hartu dugu zubitzat gure mundua eta Laboaren munduaren artean. Aipatzen duzun kasu horretan, jatorrizko abestiaren akorde progresioa errespetatu dugu %100ean, baina produkzio guztiz libre eta esperimentala eman diogu. Agian lehen entzunaldi batean arrastorik ez da somatzen, baina abesti berbera da. Hala ere, entzuleak Laboaren abestiak kantatu ahal izango ditu. “Kantuz” edo “Bentara noa”, adibidez, ahotsean oinarritu ditugu, instrumentazioa bakarrik aldatuz. (Irakurri +)

Rafa Ruedaren zuzeneko aurkezpena Ahotsenean

Rafa Ruedak udazken honetan kaleratu du bere bosgarren diskoa: Hiri kristalezkoa. Hiria ardatz duen lan berri hau Durangoko azokako Ahotsenean aurkeztu du bere zaleen aurrean. Hamar abestiz osatutako disko honetako hainbat melodia jo ditu, eta Leire Palaciosek egindako hainbat galderei erantzun. Hemen laburpena: 

  (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko aurkezpenak eta sinaketak

Abenduaren 6tik 10era egingo den 52. Durangoko azokan aurkezpen ugari izango dira, eta autore ugari gerturatuko dira euren lanak sinatzera. Hemen duzu Elkar argitaletxearekin argitaratu dutenen berri:

Abenduak 9

Errekak oiloari
Antton Kazabon
Saguganbara
11:00

11:30-13:30etara, Elkar argitaletxeko standetan

 

Casting-a
Jasone osoro
Ahotsenea
11:30

11:30-13:30etara, Elkar argitaletxeko standetan

 

Behi zoriontsuaren errezeta
Karmelo Bizkarra

17:00etatik aurrera, Elkar argitaletxeko standetan

 

ELKAR JOLASAK
Saguganbara
17:00

Abenduak 10

Margolaria
Mikel Urdangarin
Ahotsenea
11:00

Sinatzen, 11:30-14:00etara Elkar musikako standetan.

 

Euskal Herri itsastarra
Albaola
Areto Nagusia
11:00

Sinatzen, 11:30-14:00etara Elkar argitaletxeko standetan.

 

Nora zoaz euskalduntasun honekin?
J.M Odriozola
Areto Nagusia
11.30

Sinatzen, 12:00-13:00etara Elkar argitaletxeko standetan.

 

Mendi-joak
Aingeru Epaltza
Ahotsenea
12.30

Sinatzen, 13:00-14:00etara Elkar argitaletxeko standetan.

 

Pio Martzianoa
Pello añorga
Saguganbara
13:00

Sinatzen, 11:00-12:50etara Elkar argitaletxeko standetan.

 

Ametsondoa
Peru Magdalena

Sinatzen, arratsaldean Elkar argitaletxeko standetan.

 

 

Abenduak 6

Caliban eta Sorgina
Silvia Federici
Ahotsenea
11:00

 

 

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Ahotsenea
11.30

Sinatzen, 12:00etan Elkar argitaletxeko standetan.

 

Deserria haurtzaro
Maddi Zubeldia
Ahotsenea
13:00

Sinatzen, 11:30-13:00etara Elkar argitaletxeko standetan.

 

Hiri kristalezkoa
Rafa Rueda
Ahotsenea – 13:00

Sinatzen, 11:30-13:00etara Elkar musikako standetan. (Irakurri +)