Maitte-maitte: Negar eta barre, munduan urtebete

Musikaren onurak anitzak dira adin guztietan. Musikaren indarra hitza isiltzen denetik aurrera azaltzen den bezala, hitza agertu aurretik ere gailentzen da, bizitzaren lehen urtean, haurraren ikasketa eta garapen prozesoan estimuluak sortzen baititu erruz.

Musikak, bestaldetik, haurra lasaitzen laguntzen duelako edo, arrazoinamendu konplexuen eremura argia ekartzen du eta plazerraren eta segurtasunaren sentsazioekin itsasten da gogoan, inteligentzia emozionala elikatuz. Musikarena lengoaia afektiboa eta bateratzailea da, hizketan ikasi aurretik batez ere.

Maitte-Maitte disko-liburuak haurra jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu. Gure tradizioko kantu eta doinu aski ezagunak lehenengo bizipen horien soinu-banda izateko proposamenarekin.

Hamahiru kantek osatzen dute bilduma, horietako hamar Antxon Sarasuak zuzendutako musika taldeak gozoki jasoak. Beste hirurak, aurretik proiektu ezberdinetan grabatuak izan diren arren, lan honetarako bereziki ekarri diren kantak dituzu: Uxue Alberdik abestutako “Besarkada”, Ane Irazu kantariak Les Mecaniciens taldearekin argitaratu zuen  “Sehaska kanta Sagarrondo ttipi bati” izenekoa eta, azkenik, Anari kantari azkoitiarrak Imanol Urbietaren omenez argitaratutako Bakarrik eta libre izeneko disko bildumatik hartutako “Gitarra bat” deritzana.

Miren Agur Meabe idazleak hitzezko bizitza eman dio lanari, kantu bakoitzari, bere ekarpena eginez, eta Maite Mutuberriak ilustrazio ederrez jantzi du liburuxka, irakurketa berri bat proposatuz.

Gurasoek, bestalde, haurraren hainbat informazioz osatu ahal izango dute liburuxkari sarrera ematen dion orrialdea, egunen batean, etxeko guztien oroigarri eta gozagarri izan dadin.

Ekarpen eta sormen-lan honen guztiaren emaitza da Maitte-Maitte disko-liburua.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina