53 DA! – ‘Poza’ aurkeztu dute Saguganbaran (abenduak 8)
- Artikuluak, Durangoko azoka, Durangoko azoka 2018, elkar, Libros, Sin categorizar
- |2018-12-08
- |No hay comentarios
‘Poza‘ bertsoz eta ilustrazioz osatutako album ilustratua da, pozari kantatu eta dantzatzeko liburua. Etxeko txikienak nahiz adinekoak gozatzeko modukoa. Uxue Alberdik idatzia, Eider Eibarrek ilustratua eta Iban Urizarrek musikatua.
Uxue Alberdik ezin izan du etorri baina Eider Eibar izan dugu Saguganbaran album ilustratua aurkezten.
Hemen dituzue liburuari hasiera eta bukaera ematen dieten poemak eta behean, aurkezpenaren bideoa.
“Zer da plazer txiki hau bertso berrietan? Xomorroak al zaizkit hasi errietan? Azkura eginez oin eta gerrietan… Urduri jartzen dira Udaberrietan! |
“Pozak badaki hegan Guk baino gorago! Hanka ugari ditu… Edo bat gehiago! Ezkutatuko balitz, xomorro, pikaro… Zuk ikusi ez arren beti hortxe dago. |