Amaia Apalauza eta Iñigo Roque, Zaitegi sariaren irabazle

Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Asun Garikanok, Xabier Olarrak eta Xabi Payak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Kazuo Ishiguro nobelagile japoniar-britainiarraren The Remains oof the Day euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2018 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta hamaika urtez hauexek izan ziren sari horri esker itzulitako liburuak:

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
            Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
           
Itzultzailea: Oskar Arana

2004 Elfriede Jelinek
            Itzulpen saria hutsik utzi zen

2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
            Itzultzailea: Iñigo Errasti

2006 Orhan Pamuk: Elurra
            Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 Doris Lessing: Belarra kantari
            Itzultzailea: Koro Navarro

2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
            Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
            Itzultzailea: Ibon Uribarri

2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak
            Itzultzailea: Santi Leoné

2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat
            Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta

2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu!

            Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka

2013-2014 Zaitegi Saria ezin izan zen antolatu

2015 Svetlana Aleksievitx: Gerrak ez du emakume aurpegirik

            Itzultzailea: Iker Santxo Insausti

2016 Bob Dylan: Ehun kanta (oraindik argitaratu gabe)

            Itzultzailea: Gartxot Unsain

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario