Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

 

MIKEL LABOA
Lau-bost
(2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

lau-bostEsperimentazioa Komunikazio-Inkomunikazio (Lekeitio 5), herri kanta Oi Pello Pello, eta abesti bihurtutako poemak Martxa baten lehen notak dira lan zirraragarri honen esentzia ulertzeko oinarrizko hiru gakoak. Mikel Laboa bere izate hutsean.

KURAIA
Kuraia
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

 Disko hau Joseba Ponceren (dut) buru geldiezinean sortu zen, eta Fernando Sapok (El corazón del Sapo) jarri zion ahotsa, Mikel Kazalisekin (Anestesia, Negu Gorriak, 2kate) eta Galder Izagirrerekin (dut)grabatzen hasi aurretik. Rock gogorra, garaje-rocka, hardcore-estiloko punk-rocka. Eskola sortu zuen disko eta soinua.   

Kuraia
Kuraia
Kaleratze data: irailak 4

KuraiaDisko hau Joseba Ponceren (dut) buru geldiezinean sortu zen, eta Fernando Sapok (El corazón del Sapo) jarri zion ahotsa, Mikel Kazalisekin (Anestesia, Negu Gorriak, 2kate) eta Galder Izagirrerekin (dut)grabatzen hasi aurretik. Rock gogorra, garaje-rocka, hardcore-estiloko punk-rocka. Eskola sortu zuen disko eta soinua.

 

 

M-ak
Barkatu ama
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

M + ak barkatu amaHasieran inork ulertzen ez zituen arren, denboraren poderioz, kultuzko taldea bihurtu da. Aparteko rock-funk estiloko diskoa dugu hau. Kaki Arkarazoren produkzio-lanei esker, freskoa eta egungoa da oraindik ere bere soinua.

 

 

 

BIDE ERTZEAN – METROKOADROKA
Nola Belztu Behar Zuria
(DVD)
Aurkezpena: irailak 15

Nola belztu behar zuria DVDJoxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia jaso dugu DVD honetan.  Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola belztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek.

 

 

 

 

BATZUK / VARIOS – (BILDUMA / RECOPILATORIO)
Elkar estudioa Sesioak Vol. II
(CD)
Aurkezpena: urriak 1

EES2Maiatzean Hamaika Telebistaren partaidetzarekin, Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik (bederatzi talde berri denetara), talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek, Elkar Estudioko Sesio horietan parte hartu zuten taldeen kalitatearen adierazgarri. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, oraindik ezezagun diren taldeoi ikusgarritasun berezia eskainiz.

Beñat Igerabide, 22m2, Begiz Begi, Eskean Kristo, Libe, Perlak, Lou Topet, Joseba B. Lenoir Gang  eta Sueder.

 

ZURA
Egunkari ezkutua
(CD)
Aurkezpena: urriak 2

ZuraZURA taldearen ibilbidean zehar, poeta eta idazle desberdinak izan ditugu gogoan hitzak egiterako orduan (Lauaxeta eta Lorca, adibidez). Disko berri honen prestaketaren garaian, bereziki jo zuten Leturiaren egunkari ezkutua  eleberrira, liburuak daukan indarra dela-eta, bai hizkuntza aldetik bai kontzeptu poetikoen aldetik. Txillardegiren lehen liburuaz ari gara, 1957.ean narratibaren garai oso bat zabaldu  zuen liburuaz, hain zuzen ere. Liburuari eta bere testuei aurre egiterako orduan, collagea, erremixa, kiribilketa eta berrasmakuntza izan dituzte tresna. Alegia, Txillardegiren liburua birpentsatu egin dute, bereganatu, eguneratu, bete-betean rockaren estetikan kokatu dutelarik.   

IMUNTZO ETA BELOKI
Egurre
(CD)
Aurkezpena: urriak 8

Imuntzo eta Beloki - Egurre1989. urtetik aurrera erromeriak alaitzen dabil Imuntzo eta Beloki taldea. Ibilbide luze honetan, milaka emanaldi eskaini ditu trikitixa taldeak  formatu ezberdinetan eta aho batez jaso du genero hau maite duen publikoaren errekonozimendua. Egurre izeneko hau taldearen zortzigarren diskoa da, eta aurretik egindako urratsei begiratzen die, taldearen historian ezagunen eta ospetsuen egin diren kantu batzuk grabatuz eta, era berean, sortu berriak diren beste batzuekin batera lan berri honetan aurkeztuz.   

 

JEAN MIXEL BEDAXAGAR
Belatxa
(CD)
Aurkezpena: urriak 15

J.M. Bedaxagar - BelatxaBelatxa izenburuaz argitaratuko da Urdinarbeko kantariaren disko berria, ohi duenez, zuberotar tradizioaren arrastoetan beti, kantutegiaren bitartez, sustraiarekin lotzen gaituzten katebegi horiek argitzeko eta transmititzeko ahalegin bikaina eginez. Mixel  Etxekopar zuberotar sortzailearen laguntzaz, kanten bitartez kontakizun ederra lortzen du Jean Mixelek, naturaren usainak eta kanturako dohainak bor-borka eta eskuzabal eskaintzen dituelarik.   

 

IGELAREN BANDA
Debalde festa
(CD)
Aurkezpena: urriak 16

igelaren_banda_debalde_festaTaldearen estiloari jarraituz, bertso doinu hauen bertsioak instrumentalak dira, inprobisazioari leku handia utzita. Nolabait esateko, bertsolariek hitzez osatzen baldin badituzte beren bertsoak, taldeak bertso musikalak inprobisatu ditu. Aurreko diskoan  bezela, Hasier Oleaga egongo da bateria eta perkusioetan, Amaiur Cajaraville kontrabaxuan eta Bixente Martinez gitarretan.

 

 

EH SUKARRA
Azken gezia
(CD)
Aurkezpena: urriak 22

Azken gezia - EH sukarraEH Sukarra, rock tale klasikoa da jadanik. Eta horrek estiloan eta moduetan islatzen ditu bere ahalak. Beteranoa da Mikel Gorosabel arte hauetan eta, aspaldian bezala Asier Serrano idazlearen laguntzaz, Azken gezia izeneko disko borobil hau aurkezten du. Pults handiko kantak, rock bibrantea eta bizia, gezi testsatuaren ahalmenaz beterik.

 

 

OLATZ ZUGASTI
Ur goiena ur barrena
(CD)
Aurkezpena: urriak 29

olatz_zugasti_ur_goienaBenito Lertxundi kantariaren taldekide izateaz batera, Olatz Zugastik bere ibilbide artistiko propioa landu du aspalditik. Konposizio eta interpretazio sujerikorrak bezain zabalak dakartza oraingoan ere,  Ur  goiena, ur barrena deritzan disko berri honetan, hartarako egokitu duen  musika taldearen laguntzaz. Honekin batera, berriro ere zuzeneko aktibitateari heldu dio, publikoarekin zuzeneko harremana edukitzeko asmoz. Albiste ona zaletuarentzat.

 

 IZAKI GARDENAK
Aurri gara
(CD)
Aurkezpena: azaroak 5

izaki_gardenak_aurri_garaJon Basagurenen kantak, zerbaitengatik, esanahi eta indar berezi bat dutela ohartu gara aspalditik. Konposizioen kalitateaz gain, taldean lortzen duten interpretazio mailak ere harritu egin gaitu hasiera-hasieratik.

Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa, Aurri gara izeneko hau. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.

 

BATZUK / VARIOS (Bilduma / Recopilatorio)
Kantuz 1965-2015
(3 CD)
Aurkezpena: azaroak 13

Aurten, Durangoko Azokaren 50. urteurrena betetzen dela eta, euskal kantuaren historia garaikidea birgogoratzen lagundu nahian sortzen da honako KANTUZ izenburuko disko hirukoitza. Bertan aurkezten diren 50 kantuen bitartez,  hainbat paisaia errekonozituko ditugu eta abestien errekurrentziaz, iraganera egingo dugu jauzi. Beste batzuetan iraganetik orainaldira etorriko gara, oraingo talde gazteek eskuratutako  bertsioen bidez. Ala kide sentiaraziko gaitu, bi kantari batera kantu eder bat kantatzen entzunda. Oraina iraganean topatzen dugun bezala, iragana ere une honetan ari da berpizten, behin eta berriro. Pasatako denborak beti dira aktualak. Horixe da, hain zuzen KANTUZ izeneko bilduma honek erakutsi nahi duena. Egin dezagun solas, batu gaitezen, gogora ditzagun gure ilusioak, eguneratu ditzagun oroimenak, eraiki dezagun herria, kantaren ardatzaren inguruan bildurik.

MIKEL URDANGARIN
Mikel Urdangarin
(CD)
Aurkezpena: azaroak 20

mikel_urdangarinZornotzako  kantariaren disko berriak, bere karrerako 10.ak, Elkar argitaletxearen katalogoan ikusiko du argia. Apustu berezi eta zintzo bat erakusten digu honetan, urte hasieratik bakarka eskaini dituen kontzertuen bilduma baita, zuzenean eta bakarka. Biluztasun honetan  aurkezturik, kantariak kantuetan duen seguritatea eta konfiantza aurkeztu nahi digu, aurretik publikoarena jaso baitu erruz. Urriaren 4an Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko duen kontzertua izango da disko honetarako grabatuko den azkena eta, ondoren, grabaketa guztiak kontuan hartuta, ederra, zuzena eta bere soiltasunean ikaragarri aberatsa den disko berria aurkeztuko da azaroaren erdialdean.

 

KEN ZAZPI
(CD)
Aurkezpena: azaroak 27

Gernikako  talde ezagunaren disko berria, orkestrarekin grabatutako lanaren ondoren dator, aro berri bati aurre eginez eta berpizkunde oparo bat erakutsiz. Kanta berri hauek, zalantzarik gabe, taldearen popularitatearen mailan dira eta, berriro ere, barreiatuko dira  ezker-eskubi, Euskal Herriko geografia eta hedabide guztietan zehar.

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario