Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazken honetan aurkeztuko dituen lan berriak lantzen. Hemen duzu irailetik abendura arte kaleratuko dituen tituluak eta bakoitzari dagokion azalpen laburra:

1.- “Elkar vinyl collection – 2018” – (Kalean)
Duela zenbait urte hasitako ideiari jarraipena emanez, hainbat diska garrantzitsuk 25 urte bete dituztenez, binilo formatuan jaiotako hainbat diskoaren LP-ak berrargitaratu ditugu:
1. AnestesiaGorrotoaren ahotsa (25 urte)
2. Negu GorriakBorreroak baditu milaka aurpegi (25 urte)
3. Soziedad Alkoholika: Y ese que… (25 urte)
4. KuraiaPiztu da piztia
5. DutAskatu korapiloa

 

 

 

 

2.-FERMIN MUGURUZA: Black is Beltza SOINU BANDA / BSO / OST
(Aurkezpena: irailak 19an)
2017ko udaberrian Raül Refree eta Fermin Muguruza Sant Andreuko (Bartzelona) Fabra i Coats Sormen Fabrikako espazio batean bildu ziren eta bertan sortu zuten Black is Beltza filmaren musika. Pieza inzidentalak ziren.

Abestietan hainbat artistek hartu dute parte: Maika Makovski, Anari, Iseo, Yacine, Amel Zen, The Sey Sisters, Ceci Bastida (Tijuana No!), Ana Tijoux , edo Manu Chao.

Soinu bandak 1960. hamarkadako abesti-zatiak ere baditu, hala nola, “He was really sayin somethin” (The Velvelettes), edo “Errespetua”, Negu Gorriak taldeak bertsionatu zuen Aretha Franklinek ereserki egin zuen Otis Redding-en “Respect” kantua.

3.- XABI SOLANO MAIZA: Trikitixa liburua 1 (berrargitalpena)
Xabi Solano Maiza. Trikitixa liburua 1(Aurkezpena: urria)
Xabi Solano, oraingo trikitilari belaunaldi gazteenarentzat erreferentzia ezinbestekoa dugu, eredu eta maisu. Bere piezak partituretan jasotzea eta argitaratzea, gure herri izaeraren trasmisiorako egin beharreko lana iruditzen zaigu. Hori dela eta, 2016.ean argitaratutako “Trikitixa liburua 2” liburuaren ondoren, horren aurretik plazaratu eta aspaldian agortutako lehenengo liburua berriro argitaratzea eta zaleen eskutan uztea garrantzitsua dela iruditu zaigu. Eta honi jarraipena emanez, datorren urtean kolekzio honetako hirugarrena argitaratzeko asmoa dugu.

 

 

 

4.- EÑAUT ELORRIETA: Harian (Digitalean + bira)Harian. Eñaut Elorrieta
(Aurkezpena: urriak 8)
Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin igoko da Eñaut Elorrieta eszenatokietara udazken honetan, bira berezi bezain erakargarria burutzeko asmoz. Biraren promozioa ezberdina izango da: lau kantu grabatu dira eta bideo bat ere, baina ez da argitalpen fisikorik egongo. 4 kantu hauek bakarrik banaketa digitala izango dute.
– Urriak 28 (20-10-18) Arriaga Antzokia. Bilbo

5.- 1979-1991 TRIKITIXA TXAPELKETA NAGUSIAK
(Aurkezpena: urriak 25)
Euskal Herriko trikitixa txapelketaIZ etxeak bere garaian argitaratutako 7 trikitixa txapelketa nagusiak (ospatu diren azkenekoak, hain zuzen) CD euskarrian berrargitaratuko ditugu, guztiak elkarrekin, 13 CD-tan, kaxa batean bildurik, hainbat komentario eta aurkezpenekin batera.

1979tik 1991era bitartean ospatu eta LP-Kasete euskarrietan argitaratutako grabaketa hauek berreditatu eta errebisatuta argitaratuko dira, hurrengo belaunaldiek kalitatezko erreferentzia bat izan dezaten.

 

 

6.- RUPER ORDORIKA: Bakarka
(Aurkezpena: azaroak 8)
Euskal kantaririk enblematiko eta historiekoenetakoa dugu Ruper Ordorika.

Aurtengoa disko berezia da, zalantzarik gabe, soila eta aberatsa hein berean, non bere errepertoriorik zaporetsuenari errepaso handia emango dion formato minimalista honetan, kantuen esentzia bilatu nahiean.

– Azaroak 9 (09-11-18) Zegama. Elizan. Bakarka
– Azaroak 16 (16-11-18) Zumarraga. Zelai-Aristi. Bakarka
– Azaroak 23 (23-11-18) Tolosa. Topic. Bakarka
– Azaroak 25 (25-11-18) Azpeitia. Sanagustin. Bakarka
– Azaroak 30 (30-11-18) Oiartzun. Herriko Etxean. Bakarka.

7.- UR BERRI, URTE BERRI
(Aurkezpena: azaroak 14)
Bixente Martinez musikari ezagunak garatutako proiektu honetan, guregana iritsi diren eguberri kantu tradizional zenbait biltzen ditu solstizioarekin ala eguberriko tradizioekin loturik. Proiektuan kantari ezberdinek hartzen dute parte (Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Izaro Andrés, Maddi Oihenart eta Natxo de Felipe). Baita Igelaren Bandaren musikariak ere (Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga)

Abenduaren 22an Victoria Eugenia antzokian eskainiko duten kontzertu bereziarekin lan garrantzitsu honen urrezko itxiera etorriko da.

8.- JOSEBA SARRIONANDIA: Gure oroitzapenak (Liburua+2CD)
(Aurkezpena: azaroak 21)
Joseba Sarrionandiaren poema musikatuen bilduma sendoa argitaratuko dugu udazken honetan. 32 kantuk osatzen duten bildumaren bidez, Iurretako idazlearen unibertso musikalari errepaso handia ematen zaio. Lan honek, Joseba Sarrionandiaren poesiaren hedapena bilatu nahi du, eta, orohar, poesiaren garrantzia aldarrikatu.

Durangoko Azokarako, Liburu/2CD formatuan, Joseba Sarrionandiaren poema musikatuen hautaketa berezi bat aurkeztuko dugu, 32 kantuz osatutako bilduma bikoitzarekin. Bertan, besteak beste, Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta bestelako klasikoez gain, oraingo eszena berriko hainbat kantari eta taldek ere parte hartuko dute, grabaketa berriak ekarrita: Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Joseba Irazoki, Anari, Audience, Mursego, Zea Mays, Berri Txarrak, Amorante, Ken Zazpi, Izaki Gardenak, Libe, Mice, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Igor Arzuaga, Gose, Iñigo Muguruza, Andoni Basterretxea (Delirium Tremens).

9.- MIKEL LABOA. Kutxa
(Aurkezpena: azaroak 30)
Mikel Laboa kaxaGure kantagintzako abeslaririk sinbolikoena hil zenentik 10 urte betetzen diren honetan, omenaldi xume bat egin nahiean, Jose Luis Zumeta margolariak diseinatutako kutxa batean eskainiko ditugu bere disko eta argitalpen guztiak.

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario