Literaturia 2019 badator!
2019ko maiatzaren 10etik 12ra bitartean hitzordua daukazu Literaturiarekin, euskal letren plazarekin, Zarautzen.
Egitarauaren baitan, Elkar Argitaletxearen hainbat liburu aurkeztuko dira larunbatean, maiatzaren 11an, Garoa Liburudendan:
11:00 – Ez da erditzea – Ione Gorostarzu
Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bilduma: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta beldurrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesankorrak, maitasun eta ukazioen koktelaz; norbere amarekiko alaba izateak dakartzan buruhausteak…
11:40 – Kabitu ezina – Aintzane Usandizaga
Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez…
13:00 – Basa – Miren Amuriza
Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna.
Informazio gehiago nahi baduzu, sartu http://literaturia.eus/ webgunean
Noticias Relacionadas
- ← Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak
- Apuntatu zaitez eta landu zure sormena! →