Ttarttalo argitaletxeko haur literaturako udazkeneko nobedadeak

Ttarttalo argitaletxeak ere etxeko gaztetxoenentzako aurtengo udazkenean kaleratuko duen uztaren zerrenda argitaratu du. Jaio berrienentzako zein gaztetxoenentzako irudimenez betetako liburu eta album ederrak kaleratuko ditu. 

IRAILA
GAUZAK AURKITZEKO NIRE LEHEN LIBURUA
Bilduma: Bilatu eta aurkitu
Idazlea: Fiona Watt
Ilustratzailea: Stephen Barker
Adina: + 2 urte

Gauzak aurkitzeko nire lehen liburua   Kartoizko liburu polit honetan hamaika gauza daude bilatzeko eta ikusteko: animaliak,  objektuak, munstroak, garraiobideak, robotak… Behaketa lantzeko eta jolasteko liburu aproposa haur txikientzat.

KOLOREAK
Bilduma: Album ilustratuak
Idazlea: Hervé Tullet
Ilustratzailea: Hervé Tullet
Adina: + 2 urte

Koloreak   Polita da, magikoa: koloreen mundua da! Hervé Tullet artistaren lan berri honetan, haurrek koloreen mundu liluragarrian murgildu, eta koloreei buruzko sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Jolasteko, begiratzeko, nahasteko, deskubritzeko eta batez ere, ondo pasatzeko liburu bikaina.

KOPETILUN
Bilduma: Album ilustratuak
Idazlea: Émile Jadoul
Ilustratzailea: Émile Jadoul
Adina: + 3 urte

Kopetilun   Lontxo txikia kopetilun dago. Lagunak alaitzen saiatuko dira, baina ez dute lortuko. Pinguino Ama iristen denean, haren sabelari begira geratzen dira eta irribarre egiten dute… Zer gertatzen ote zaio? Lortuko al du amak Lontxoren irribarrea piztea?

HARTU ETA EMAN
Bilduma: Hartu eta eman
Idazlea: Lucie Félix
Ilustratzailea: Lucie Félix
Adina: + 2 urte

Hartu eta eman   Apurtu eta eraiki, ireki eta itxi, agertu eta desagertu, piztu eta itzali… Kartoizko liburu interaktibo original honekin jolasten duten bitartean, etxeko txikiek kontrajarriak diren ekintzak ezagutuko dituzte.

BI TXORI
Bilduma: Hitzik gabe
Idazlea: Dipacho
Ilustratzailea: Dipacho
Adina: + 3 urte

Bi txori   “Baziren behin bi txori…” Horrela hasten da kontsumismoari eta konpetentziari buruzko ipuin bitxi eta xume hau. Hitzik gabe irakurtzeko umorez jositako kontakizun adimentsua.

SALTOKA
Bilduma: Hitzik gabe
Idazlea: Olga Cuéllar
Ilustratzailea: Olga Cuéllar
Adina: + 3 urte

Saltoka   “Saltoka, saltoka, nabil ni gustora, salto eta salto bat sartu arte. Sartu dadila… ta biok elkarrekin, salto eta salto bat irten arte. Eman ezazu buelta ta irten zaitez”. Hitzik gabe irakurtzeko istorio bat.

ANIMALIEN BIZITZA
Bilduma: Animalien bizitza
Idazlea: Delphine Badreddine
Ilustratzailea: Danièle Bour eta beste batzuk
Adina: + 3 urte

Animalien bizitza   Liburu honi esker haurrek hainbat animalien eguneroko bizitza ezagutuko dute: nola elikatzen diren, nola mugitzen diren, nola ugaltzen diren eta elkarrekin nola bizi diren.

AMA MEDUSA
Bilduma: Album ilustratuak
Idazlea: Kitty Crowter
Ilustratzailea: Kitty Crowter
Adina: + 4 urte

Ama medusa   Argiaren bizitza bere ama Medusaren ilean hasten da. “Zoragarria da”, dio herriko jendeak. “Bai, nirea da”, erantzuten du Medusak.

Loturari eta autoafirmazioari buruzko istorio ezberdin bat.

URRIA

NOLA HAZTEN DIRA LOREAK?
Bilduma: Ezagutu natura
Idazlea: Katie Daynes
Ilustratzailea: Christine Pym
Adina: + 4 urte

Nola hazten dira loreak?   Nola hazten dira loreak? Nondik datoz haziak? Zergatik erortzen dira hostoak?

Jakin hori guztia marrazki ederrez hornitutako lehiatiladun liburu honetan.

AZAROA

NOR JOAN DA KORRIKA, OINATZ HAUEK UTZITA?
Bilduma: Oinatzak
Idazlea: ELLA
Ilustratzailea: Britta Teckentrup
Adina: + 2 urte

Nor joan da  korrika oinatz hauek utzita?   Ezetz asmatu nor joan den korrika, oinez edo jauzika? Animalien oinatzen eta pauso-hotsen laguntzaz, hurrengo orrialdean zein animalia ageri den asmatu beharko dute haurrek liburu interaktibo honetan.

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario