J.L.Zumeta & Pako Aristi: Hamabi Zumeta istorio bati lotuta
- Jone Dorronsoro
- |Elkarrizketak, Liburuak
- |2011-12-02
- |Iruzkinik ez
Jose Luis Zumetak eta Pako Aristik elkarlanean liburu bat egin dute, “Scott Barberenaren bizitzako lehen pausoak”. Harri bitxi bat da, hamabi Zumeta gordeta dituen ipuin fantastiko eta, era berean, errealista.
Nondik nora elkarlan hau?
P.A.: Monika Zumeta izan zen kontu honen sortzailea, Zumetaren alaba. Halako triangelu bat gertatu zen. Nik miresten nuen Zumeta margolari moduan, estimatzen nuen, eta orain dela urtebete etorri nintzen hona berarekin bazkaldu eta estudioa ezagutzera. Gerora, Getarian paseatzen nenbilela Monika etorri zen niregana, esan zidan nor zen, gustatzen zitzaizkiola nire liburuak eta ideia proposatu zidan: “Zergatik ez duzue aitak eta zuk elkarrekin liburu bat egiten? Zuk istorioa idatzi eta berak ilustratuko luke.”
Eta zuk baietz, noski.
P.A.: Jakina! Baina esan nion Zumetak ez zuela nahiko, inoiz ez baitzuen horrelakorik egin. Handik aste batzuetara Monikak: “hitzegin dut eta bale, prest dago”. Horrela sortu zen liburua. Nik idatzi dut ipuina eta ondoren Zumetak egin du bere lana.
J.L.Z.: Proposamena Monika alabarengandik etorrita, nolabait, behartuta nengoen onartzen, nahiz eta egia esan, ez nuen erabat garbi ikusi Pakoren ipuina irakurri arte. Ipuina ikusi nuenean, ordea, asko gustatu zitzaidan, ikusi nuen aukera asko eskaintzen zituela, irudi eta elementu asko, interesa gorde zezaketenak marrazkira bihurtzean.
Itxura batean, Zumetaren margolaritza abstraktua eta haurrentzako ipuina uztartzen ez da lan erraza. Nola antolatu duzue elkarlana?
J.L.Z.: Lan z
aila izan da. Esperientzia berri bati ekitea bezala, lan ezberdin bat, oso muga zehatzak zituena. Batetik testuari lotu beharrak ezartzen duen muga zegoen, eta bestetik haurrentzat izatea ere bazen mugatzailea, haurren gustukoa izan behar zuen irudia egin behar baitnuen. Dena den, gerora, uste izan dut haurrek ulertuko zutela beste erabateko lana ere, lan libreagoa, abstraktoagoa. Baina ezin izan dut lor
P.A.:Nik garbi neukan testua Zumetarentzako zela; horrek asko baldintzatzen du. Testua oso gauza konkretua da, arrazionala eta kartesianoa. Milagro gutxi egin daitezke sintaktikarekin. Zumetaren margolaritza abstraktua da, urteak, hamarkadak daramatza figuratiborik egin gabe. Printzipioz oso urrun dauden bi mundu dira testuaren mundu zehatza eta arte abstraktuaren mundu abstraktua. Zubi bat egin behar genuen biok topo egiteko.tu “puntu hori”, gauza pertsonalago bat egiteko.
Ipuin erdi fantastiko erdi errealista egin duzue.
P.A.:Saiatu nintzen ipuin oniriko bat egiten: gauzak mugitzen dira, erloju batek hitz egiten du, itsasontzi txiki bat mugitu egiten da… objektuak piztu eta mugitu egiten dira. Mundu horrekin Zumetari eskaini nahi nion zubi bat etor zedin testura. Niretzat, idazteko orduan erabat lan ezberdina izan da. Normalean oso lotuta idazten dugu; hemen idatzi dut libre. Imajinatzen nuen Zumeta margotzen lienzo baten aurrean pintzelak hartuta, energia batekin eta momentuan etorritako inspirazioarekin. Eta nik ere horrela idazten nuen, modu ero batean.
Zumeta, kezkaz heldu zenion proeiktuari. Liburua amaituta ikustean zein sensazio izan duzu?
J.L.Z.: Ongi geratu da. Lehen esan bezala, niretzat lan zaila izan da eta kezkaz bizi izan nuen liburu formatuan lehenengo froga ikusi bitartean. Baina lehenengo frogatik itxura ona hartu nion eta lasaitu nintzen. Pozik nago emaitzarekin.
Pako, modu librean atondutako testuak badu, hala ere, makina bat mezu zehatz. Esaterako, ba omen dugu denok funtzio bat bizitzan.
P.A.: Bai, eta ipuina amaitu arte ez nekien zein zen umearen funtzioa, baina bukaeran jakin nuen. Gaixo dagoenaren funtzioa zein da? Sendatzea. Espetxean dagoenaren funtzioa ihes egitea da, pilotariarena pilotan jokatzea, marrazkilariarena marraztea ikusten duena baino zerbait gehiago, idazlearena bizitzaren misterioaren aurrean istorio baten bitartez eta modu gozoan erantzunak ematea. Bakoitzak ateratzen du bere funtzioa bizitzan zein den. Umearen kasuan eskura zegoen: zein da ba ume gaixoaren funtzioa? sendatzea. Orduan saltoa egiten du, poetikoa.
Beste ikasgaia Amundsen eta Scott-en arteko gertakizun historikoak dakar.
P.A.: Kapitalismoari buruzko nolabaiteko metafora da. Kapitalismoak esaten du irabazlea dela dirua lortzen duena eta bizirik mantetzen dena diru horretaz bizitzeko eta, bestea, lortzen ez duena, galtzailea dela. Baina aldagarria da irabazletzat ematen dena. Litekeena da bere bizitzan zorigaiztoko izatea, Admunsen adibidez; eta besteak, Scottek, gizateriarentzako zerbitzu bat egin zuen, nahiz eta jakin hilko zela, ekarri zituzten 60 kg fosil eta horietatik atera zuten garai hartan informazio garrantzitsu asko. Baloreei buruzko betiko kuestionamendua da.
Norentzat da liburu hau?
P.A.: Helduak inguratuko dira liburu honetara Zumeta dagoelako, eta Zumeta, heldu askok miresten duten margolaria da. Esan beharra dago: hemen 12 Zumeta daude! Nahiz eta istorio bati lotuta dauden, begietara lortzen den plazera igual-iguala da. Zumetaren margo bat ikustea da hau ikustea.
Nik idazterakoan 8 urteko irakurlea neukan buruan. Baina helduak ere etorriko direnez, nire asmoa zen ea helduak ere engantxatzen ziren ipuinarekin. Haur literatura idazten duten guztiak, eta hori oso garbi ikusten da testuetan, dabiltza milagro baten bila, oso gutxietan ematen dena: bere liburua izan dadila haurrentzako baina helduei ere gustagarri egitea. Historian gertatu dira horrelakoak: Gulliver, Printze Txikia, Peter Pan… Mirari horren bila ere bagabiltza guztiak, baina oso zaila da.
J.L.Z.: Nik umeak nituen gogoan lanean ari nintzen bitartean, baina Pakok dioen bezala etorriko dira helduak ere.
Pentsatu al duzue haur askok Zumeta ipuin honen bitartez ezagutuko dutela agian?
J.L.Z: Zalantzarik gabe, artearekiko interesa piztu liteke umeengan eta garrantzitsua da, bistan da. Egin daitekeena da haurren begirada hezi, ikusten irakatsi, ikas dezatela begiratzen