Ruper Ordorika: “Sasoi hobeetarako utzi dut ezkortasuna”
 Dionisio  Cañasen  poema  batetik  hartu  du  Ruper  Ordorikak  disko  berriaren  izenburua,  Lurrean  etzanda.  Bizitzak  eskaintzen  dituen  gauza  ederrez  gozatzeko  –adiskidetasuna,  maitasuna,  natura…–  eta  haren  ifrentzuarekin  –gizaki  ororen  zalantzak,  ikarak…–  elkarbizitzen  jakiteko  gonbita  dira  Ordorikaren  kantuak.
Dionisio  Cañasen  poema  batetik  hartu  du  Ruper  Ordorikak  disko  berriaren  izenburua,  Lurrean  etzanda.  Bizitzak  eskaintzen  dituen  gauza  ederrez  gozatzeko  –adiskidetasuna,  maitasuna,  natura…–  eta  haren  ifrentzuarekin  –gizaki  ororen  zalantzak,  ikarak…–  elkarbizitzen  jakiteko  gonbita  dira  Ordorikaren  kantuak.
Arreta deitu dit azken hiru diskoen izenburuek naturako erreferentziak dituztela (haizea, hodeiak, lurra). Horrek, eta hirurek nolabait gordetzen duten batasun tematikoak, trilogia bat osatzen dutela pentsatzera eraman dezake.
Ez da nire asmorik izan, ez daukat horrelako ahalmen taktikorik, baina beste aldera esango nizuke baietz, azken urteetan beste esparru batean sartzen ari naiz kantugaietan, eta litekeena da egotea horrelako harreman bat… Polita da esaten duzuna. Niretzat natura da umeak marrazten duen orriaren alde hori, non agertzen den zeru bat, eguzki bat, mendi bat… hori da da gure kantuak bizi diren tokia.
“Hemen dago, heldu da eguna, pozik izan, heldu da”, dira diskoko lehen hitzak. Aurreko diskoetan bezala, bizitza berri bat hasi duenaren lilura islatzen da kantu askotan, bizitzaren ospakizun neurtu eta sosegatu bat.
Ez  da kit  nori  entzun  diodan  berriki  esaten  ezkor  izateari  utzi  egin  diola  harik  eta  sasoi  hobeak  iritsi  arte.  Nik  ere  garai  hobeetarako  utzi  dut  pesimismoa.  Sasoi  oso  ilunetan  ez  zait  ateratzen  horretan  sakontzea.  Orain  badugu  aski  kezkarik  inguruan.  Aspaldian  ari  naiz  hain  logizistak  ez  diren  testuen  atzetik.  Eta  musikan,   berba  jakin  bati  hain  lotuak  ez  diren  giroen  atzetik.  Hitzari  doinua  gehituz  gero  halako  zoriaz  sortzen  den  hirugarren  gune  baten  bila  nabil,  barruko  gauzak  esan  ahal  izateko.
kit  nori  entzun  diodan  berriki  esaten  ezkor  izateari  utzi  egin  diola  harik  eta  sasoi  hobeak  iritsi  arte.  Nik  ere  garai  hobeetarako  utzi  dut  pesimismoa.  Sasoi  oso  ilunetan  ez  zait  ateratzen  horretan  sakontzea.  Orain  badugu  aski  kezkarik  inguruan.  Aspaldian  ari  naiz  hain  logizistak  ez  diren  testuen  atzetik.  Eta  musikan,   berba  jakin  bati  hain  lotuak  ez  diren  giroen  atzetik.  Hitzari  doinua  gehituz  gero  halako  zoriaz  sortzen  den  hirugarren  gune  baten  bila  nabil,  barruko  gauzak  esan  ahal  izateko.
Aitatasunaz hitz egiten duzu Atako bandan kantuan. Aita izan aurreko gizonak harriduraz begiratzen dio Ruper aitari.
Ez dakit hainbeste den aitatasunari buruzko kantu bat edo pasatu ditugun sasoiei buruzkoa. Halako batean ikusten duzu nolako bide estuetatik ibilia zaren, besteen lanak epaitzen, ona zer den eta txarra zer den. Uste dut hori beharrezkoa dela norberaren eginkizunean aurrera egin nahi bada, oso zehatz behar delako jakin batez ere zer ez duzun nahi, baina horrek, alor ideologikora eta gure bizimoduetara ekarrita, eramaten gaitu askotan zurruntasun handi batera. Gauza bitxia da nola pentsatzen ahal duzun duela urte asko orain baino zaharragoa zinela, zentzu horretan.
Taldea eraberritu duzu. New Yorkekiko lotura gorde duzu Kenny Wollesenekin, eta Erresuma Batuko bi musikarirekin aritu zara.
Wollesenekin zazpigarren diskoa dut hau. Uztailean etorri zen Donostiako Jazzaldian John Zornen Massasa Maratoian jotzera, eta esan zidan: “zure gitarristarekin jo dut”. Nola? Berak eman zidan Leo Abrahamsen ezaguera. Biak arituak ziren Anthony & The Johnsonsekin bira batean, eta Leo jotzen ikusten zuen aldiro nirekin gogoratzen zela esan zidan Kennyk. Gero Leok ekarri zuen Simon Edwards.
Grabazioa asteburu batean egin zenuten, aurretik elkarrekin inoiz jo gabe.
Oso saio politak gertatu ziren. Diskoak horren herena erakutsiko balu, asko litzateke. Lehendabiziko kantuan zalantza pare bat gehiago izan genituen, eta gero dena batera etorri zen, erraz. Uste dut luzaro gogoan edukiko ditudala saio haiek.
Abrahamsek arnas berria eman die kantuei: soinua gogorxeagoa da, xehetasun berriak daude moldaketetan…
Aldaketa handiak ikusten ditut. Disko batzuk egin ditut eta aurreko bidea hobeto ulertzen dut, noraino joan behar dudan kantuekin musikariei erakusteko eta giro hori sortzeko. Uste dut musikaltasun handiko diskoa dela, eta ados naiz, Leo eta Kenny ikaragarri aritu dira. Aipatu nahi nuke gero eta garrantzia handiagoa duela Alberto de la Casarekin egiten dudan lanak. Berarekin kantuak garbira pasatzen ditut, neure lehendabiziko arnas horretatik forma hartzen dutenean.
Noiz entzun ahal izango ditugu kantu berriak zuzenean?
Aurten kontzertu bakarra egin behar dugu, Bilboko Kafe Antzokian, abenduaren 20an. Azukre koskorrak-ekin asko ibili gara, eta nahi nuke lasaiago hartu. Baina hiriburuetan eta gure ohiko zirkuitoan ibiliko gara.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Los más vendidos – Asteko libururik salduenak 2014-12-11
- Los más vendidos de la semana – Asteko libururik salduenak 2014-12-17 →

 Español
 Español










