Orain dela egun batzuk argitaratu da Miren Amurizaren “Basa”, 20. Igartza bekaren irabazlea. 21.a egiten dabil Erika Elizari, eta oraintxe argitaratzen dira 22. deialdiko oinarriak. Bere ibilbide jada luzean honezkero klasiko eta ezagun bihurtu diren izen asko saritu eta plazaratu ditu idazle gazteentzako sariketa honek: Julen Gabiria, Jasone Osoro, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte…
Aurrerantzean ere, sari hau egile gazteak ezagutarazteko eta haien ibilbidea egiten laguntzeko baliagarria izatea espero dugu.
Oinarriak 2019:
Lehena. Bekaren xedea
Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXII. IGARTZA LITERATURA‑SORKUNTZAKO BEKA emateko oinarriak arautzen dira.
Martxoaren 12an emango dio hasiera Loraldiak bosgarren edizioari Joseba Sarrionandiaren inguruko hitzaldi batekin, eta beste behin ere, askotariko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango da Bilbon apirilaren 7a bitartean.
Loraldia Kultur Elkartea, XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko jaio zen 2014. urtean, eta orduztik, urtero, Bilboko txoko ezberdinetan, hainbat ikuskizun, aurkezpen eta hitzaldi antolatu dira festibalaren programaren baitan.
Hemen duzue elkar Taldearen aurkezpenen zerrenda:
Josu Goikoetxea ‘Zer luzea negu hau’
Martxoak 26 – Zazpikale – 19:00
Katixa Agirre ‘Amek ez dute’
Martxoak 27 – Licenciado poza – 19:00
Garazi Goia/Goizalde Landabaso “1362 km euri”
Martxoak 31 – Itsasadarra Itsas Museoa – 00:30