Iñigo Astiz idazleak Maite Mutuberriarekin kaleratu berri duen Joemak eta polasak liburua alaiki aurkeztu du Durangoko azokako Ahotsenean. Gazteei zuzendutako lehen egun honetan, jende ugari gerturatu da bertara. Astizek entzulea bereganatu du. Lanean aurkitu daitezkeen hainbat poema irakurri ditu; gainera, horietako bat Mursego abeslariarekin egin du.
Lan berri honen aurrekoazalean honela jartzen du norentzako zuzendua dagoen liburua: ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Autoreak gisa honetara adierazi du aurkezpenean:
Jasone Osoro eta Josevisky Elkar argitaletxeko standean ‘Eskularru beltzak’ sinatzen aritu dira eguerdian eta orain, bilduma aurkeztu berri dute ahotsenean: Eskularru beltzak, Casting-a, Ikasbidaia eta Ihes; lau liburu, sei gaztetxoren bizipenen eta eskarmentuen lekuko. Bizitza, boxeoa bezala, borroka da, eta eroritakoan altxatzea beste erremediorik ez da geratzen.
Hemen duzue aurkezpen bideoa:
Jule Goikoetxea politologoak Demokraziaren pribatizazioa saiakera-liburua aurkeztu du, eta aurtengo Durangoko azokara lan honekin gerturatu da. Ahotseneak antolatutako egitarau mardularen barruan, lehen egunean, solasaldia eskaini zuen. Jendez beteriko aretoan, Goikoetxeak bere lanean landutako gai sakonari buruz aritu zen. Ondorengo bideo errenkadan laburbiltzen da bertan esandakoa:
5. Kapitulua – Euskal lurraldea federala, nazioa eta autodeterminazioa. Kapitulu honek balio du ezinbestean ulertzeko zein arauenpean bizi garen.
Rafa Ruedak udazken honetan kaleratu du bere bosgarren diskoa: Hiri kristalezkoa. Hiria ardatz duen lan berri hau Durangoko azokako Ahotsenean aurkeztu du bere zaleen aurrean. Hamar abestiz osatutako disko honetako hainbat melodia jo ditu, eta Leire Palaciosek egindako hainbat galderei erantzun. Hemen laburpena: